inprimatu
Agur, Axular!
Izenburua:
Agur, Axular!
Sinadura:
Anabitarte Irazu, Agustin (Anabi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Anabitarte Irazu, Agustin

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
228.zk.
Orrialdea:
2

¡Agur, Axular!

 

Anabi

 

 Ona zeñen gogoz dakartzudan nik

 ezin politagoko lorea;

 ar ezazu euskatzale on, maite,

 artu Sara'ko erretorea.

 

 Zure zarrean arinki ibilliaz,

 biotza gazte, gartsu ta bero,

 gure aintzinean zijoazela

 egin zenuan "Geroko gero".

 

 Zu udazkeneko orbel zat zimela ta

 gu kimu berriak izan bear,

 urteaz atzetik begiratuta

 agurtuten zaitugu Axular.

 

 Lan ederra egin ta joan ziñan

 ixilik idazle nagusia

 ¡gizaldi betiko euskaltzaleek

 idoro dugun urreta aundia!

 

 "Gero"-an ezagutu zindugunak

 "Gero"-an zauzkagu orain ere,

 ezin iñork sinistu illa zeranik

 beti berdin-berdiña bai zaude.

 

 Jaungoikoak eman zaitzala Argia,

 eman zuri betiko osasuna

 ta ospa dezagun euskaldun onak,

 ospatu "Axular-en eguna".

 


inprimatu