inprimatu
Solferino
Izenburua:
Solferino
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1695.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Solferino

 

 

 1

 

 Harmen hartzerat deithu ninduen gazterik zorte etsaiak

 Urrundu nintzen, herri alderat itzuliz usu begiak,

 Itzuliz usu begiak.

 

 2

 

 Zorigaitzean baitut ikusi Solferinoko begia!

 Alferrikan dut geroztik deitzen iguzkiaren argia

 Iguzkiaren argia.

 

 3

 

 Nihoiz enetzat ez da jeikiren  goizeko argi ederra,

 Zerugainetik nihoiz enetzat dichtiraturen izarra.

 Dichtiraturen izarra.

 

 4

 

 Betiko gaua, gau lazgarria! begietarat zait jautsi:

 Ene herria, ene lagunak nihoiz ez behar ikusi.

 Nihoiz ez behar ikusi.

 

 5

 

 Ene amaren begi samurrak bethiko zaizkit estali,

 Maitenoaren begi tarteak behin bethiko itzali,

 Behin bethiko itzali.

 

 6

 

 Larrainetako haritz, gaztaina, mendietako ithurri

 Horiek oro enetzat dire amets histu bat iduri,

 Amets histu bat iduri.

 

 7

 

 Ene herrian, plazara lagunak kantuz plazara dohazi,

 Eta ni beltzik, etche zokoan... irri egiten ahantzi,

 Irri egiten ahantzi!

 

 8

 

 Oraino gazte, gogoz ez hoztu, eta biziak lotsatzen,

 Dohakabea! zer eginen dut Jaunak ez banu laguntzen

 Jaunak ez banu laguntzen?

 

 9

 

 Ai, aski hola! Jainkoa barkha! begira zure haurrari,

 Kontsolamendu zerbeit emozu; noizbait duzun urrikari,

 Noizbait duzun urrikari!

 


inprimatu