inprimatu
Sixit insipiens (XII'garren salmua)
Izenburua:
Sixit insipiens (XII'garren salmua)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Iraizoz)
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
181.zk.
Orrialdea:
206

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sixit insipiens (XII'garren salmua)

 

 

 "Eztago Yainkorikan"

 dio zentzugabeak

 bere biotz barnean.

 

 Usteldu, galdu dira,

 ibillera tzarretan

 basaturik dabiltza;

 ongia dagienik

 eztago gizartean.

 

 Yainkoak ortzi goitik

 lurrera egin du so,

 gizonetan zintzorik

 edo Yainko-zalerik

 ote den ikusteko.

 

 Oro zeartu dira,

 makurbidez dabiltza;

 eztago, ez, gizonik

 ongia dagienik;

 bakartxo bat ere ezta.

 

 Ea al dute zentzurik

 tzarkeria-egillek?

 otamen bat iduri

 ari zaizkit iresten

 nere erri maite ori;

 eztiote Yaunari

 bat ere dei-egiten.

 

 Izutzeko biderik

 etzegoen tokian

 izu-beldurtu dira;

 zintzoen askazian

 baitago gure Yauna.

 

 Gizon txiro gaxoen

 xedeak oaragarri

 nai dituzue yarri;

 alferrik! Yauna bera

 baita aien estalpea.

 

 Ai nork lemoken gaiska

 Sion-dik Israeli!

 Yaunak, etsaien pean

 dagoen bere erria

 askatzen duenean,

 Yakob alaituko da,

 Israel poztuko da.

 


inprimatu