inprimatu
Sinisten dut
Izenburua:
Sinisten dut
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-6.zk.
Orrialdea:
22-23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Sinisten dut

 

 

 Sinisten dut

 egun batean hilko naizela

 hutsean eroria

 ezerezean amildua

 hauts biurtuko naizela.

 

 Sinisten dut

 hartuko nauen lur hortatik

 landare berriak sortuko direla:

 landaretatik zuhaitzak

 zuhaitzetatik loreak

 loreetatik frutuak

 frutuetatik gizonak eta abereak bazkatuko direla.

 

 Sinisten dut

 haiek ere noizpait

 lurrera deituak izanen direla,

 zabaltasun sakonera

 forma guztien sortokira itzuliko garela.

 Sinisten dut

 izaki guztien aldakuntza

 etengabea dela,

 itxuraldatze sakon batek berbiurtzen gaituela

 eta izatetik izatera

 atsedenik gabeko mugimenduak garamazila.

 

 Edertasunaren neurribakarrean

 finkatuta bizi behar dugulako

 sinisten dut

 gainerako neurri guztiak

 gezurrezkoak direla

 

 Sinisten dut

 kolore zoragarrizko larrosen kapulotasun legunean

 haize euritsuaren freskotasunean

 itsasoren aldakuntza gazi mugikorretan

 eta jakintsuagotzen gaituen zalantza orokorraren batean.

 Sinisten dut, bai

 egun batean hilko naizela:

 hutsean eroria

 ezerezean amildua

 hauts biurtuko naizela...

 


inprimatu