inprimatu
Senhar-emazteak
Izenburua:
Senhar-emazteak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Ik. Adema, Gratien)
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
1084.zk.
Orrialdea:
2

Senhar-emazteak

 

 

 Ene hauzotegian bi senhar emazte

 Bakean bizi dira hasarratu arte

 Goardia elgarrekin (berriz) behin samurtzetik

 Heien chuchentzaileak lan ona behar dik?

 

 Lehenik intzirinak, gero deihadarka;

 Gero berriz eskainka, azkenekotz joka;

 Horra zer bizi modu (berriz) duten maiz segitzen,

 Dudarik gabe gostu diote kausitzen.

 

 Gizonari on zaio zorta bat gorritik,

 Emateari berriz ttotta bat horitik,,

 Emaztea ichilka (berrz) senharra haltoki.

 Bakhotcha bere alde dabiltza abilki.

 

 Ostatutik lekora, bapo eta eder,

 Senharra ez dadila sukahierat ager!

 Goardia eman bezo (berriz) bere andreari,

 Ttottaren ondorio omore teharrari,

 

 «Gizon etche galgarri, arno edalea,

 «Ahalke behar huke hola bizitzea!

 «Haizen bezalakoa (berriz) arraila goizetik

 «Ohakit, higuin tzarra, begien bichtatik,

 

 «-Nere andre gaichoa, ez bada hasarra!

 «Hi bezalako baten badinat beharra.

 «Emazte baliosa (berriz) eztia, ichila

 «Holako bakhan batek balio-tin mila!

 

 «-Gizon alfer-tzar, gormant, zikin itsusia!

 «Aspaldian nauk hitaz asetzen hasia!

 «Bethi gerla gorria (berriz) sekulan bakerik,

 «Ifernuan bide-duk hi baino hoberik!

 

 «-Othoi, ago ichilik, ene emaztea!

 «Indan bai, laster gero, biarten bakea!

 «Zer nahi dun enekin (berriz) gerla irabazi.

 «Lehen ere badakin nola hautan hezi?»

 

 Emazteak orduan hartzen du erkhatza

 Eta chiminiatik gizonik laratza

 Batek uma ahala (berriz) bertzeak; ai! ai! ai!

 Oi zein eder guduan holako bi etsai!

 

 Eltze, zartain, gathelu, oro nahasteka,

 Lurrerat arthikiak dabiltza jauzteka.

 Goaten naiz jaun andre (berriz) heien bakhetzera.

 Umaturik hor naute igorri etchera.

 


inprimatu