inprimatu
Sarako uso ihiztariak
Izenburua:
Sarako uso ihiztariak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1278.zk.
Orrialdea:
3

Sarako uso ihiztariak

 

B.

 

 1

 

 San Migel egunetik San Martin artean,

 Ihiztariak hemen, Sarako mendian,

 Egoiten dira,

 Sasoin guzia,

 Deskantsu onean,

 Beren ohantze edo etcholen barnean.

 

 2

 

 Igandetan aitzina sareak hedatzen,

 Albako meza dute lehenik entzuten.

 Goizean goizik

 Ilhuna gatik

 Elizarat biltzen;

 Argi-hastean gero, mendirat itzultzen.

 

 3

 

 Tirorik gabe dute, usoa bilduko,

 Sareak baitituzte ongi hedatuko.

 Gaicho usoa

 Enganatua

 Sarearen barnean, han sar-araziko.

 

 4

 

 Sarakotzat hau sasoin hoberenetarik,

 Biltzen baitu dirua, hor usoetarik.

 Zer ohorea

 Ez du bildua

 Ihizi hortarik!

 Ez baita, bertze nihon, aiphatuagorik.

 

 5

 

 Biba, biba usoak, eta biba Sara!

 Biba ere oraino hemengo eskuara.

 Gauden eskualdun,

 Bizian fededun,

 Bizian, hiltzean

 Dohatsu izateko eternitatean.

 


inprimatu