Eguen-guren zoruna maitasunaren eguna
Lertibe
Maitasun billa
asaba illak
ezin litzakez berbiztu;
bake mutilla
izan dedilla
bakotxa bera ziņestu;
alkarren maite
zar eta gazte
beti ta edonun agertu;
alkarren kalte,
naste borraste
larregi doguz aztertu;
gure artean
aurrerantzean
ikusi eziņak baztertu.
Beti burruka
beti oiuka
ezin gara alkar ikusi;
alkarren aurka
beti didarka,
norbera egiņik nagosi;
geure menpean
geure lurrean
gente guztia
nai gendukela erosi;
era orretan
kristau erritan
ezin giņeitekez bizi;
ia beingoan
bake santuan
bizitzen daigun ikusi.
Gizadi dana
Ąauxe bai lana!
ei dabil alkartze billa;
aurrerakuntzan
naiko ondasunan,
baņa gogoa erdi illa;
maitasun eske
Kristoren baste
norbaitek egin dedilla,
ta emongo yako,
danon izenez,
gure zaindari-makilla;
berak lenago
lortzen badeusku
maitasunaren opilla.
Eguen-guren
Ąegun zoruna!
Jaunak aintzat autatua,
Kristiņauntzat
testamentutzat
emon nairik agindua:
"Alkarren arte
maite zaiteze"
danoi diņosku Jainkoak,
eta onetantxe
izango dira
benetan ezagutuak
nire seme ta
jarraitzalleak
direan kristau zintzoak
Anai batzarra
amaitu da ta,
kristau zintzo fez, fededun;
Jainko bakarra
gurtu dogu ta
bere seme lez, edonun;
jokatu daigun
aste osoan
kristau moduan gau t'egun.
Meza santuko
irakatsiak
izan daiguzan ezagun,
jakiņik dala,
Kristo maitea,
gure bitarteko legun.
|