inprimatu
(Santa Ageda bezperan...)
Izenburua:
(Santa Ageda bezperan...)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
622.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


(Santa Ageda bezperan...)

 

 

 Esku-makillaz etxerik-etxe

 ateak jotzen ditugu,

 Agate Deunaren izenean

 gabon opa dizutegu.

 Jai eder ori ospatutzeko

 pozez kantari gatoz gu,

 Asmo onean etorri gera

 ta jaun andreok lagundu.

 

 Alkate jaunari

 

 Alkate jauna gaur zuregana

 gatoz denok agurturik,

 Limosnatxoa eskatutzera

 gure txapelak kendurik.

 Agate Deuna ospatutzeko

 ote dan eskubiderik,

 Pake onean igarotzea

 ez degu beste asmorik.

 

 Sendi osoari

 

 Krabelintxoak bost orri ditu

 larrosatxoak amabi,

 Etxe ontako sendi ederrak

 loretegi bat dirudi.

 Guraso maite, kristau zintzoak

 umeak azirik ongi,

 Maitasunaren usai gozoa

 zabaltzen dute ugari.

 

 Dama gazteari

 

 Leio batean lore tartean

 izartxo bat da agiri,

 Aldamenean txori polita

 piu piuka kantari.

 Txori polita, esan zaidazu,

 -Zein da izar eder ori?

 -Etxe ontako dama gazteak

 emen egiten du argi.

 

 Neskameari

 

 Or goian dagon iturritxoan

 ura pil pil dator beti,

 Etxe ontako neskametxoa

 zintzo, polit eta garbi.

 Maitagarria zeradelako

 azkok bai dizute begi,

 Bat aukeratu nai bazenduke

 emen gauzkatzu amabi.

 

 Azken agurra

 

 Agur, bai agur, etxeko denoi

 Jaunak gabon dizutela,

 Biotzez esker onak emanaz

 orain bagoaz aurrera.

 Agate Deuna jetxi dedilla

 gozoro zuen artera,

 Guzti-guztiok eramateko

 zeruko gozamenera.

 


inprimatu