Bengoa eta Barañano senar-emazte berriai
Lertibe
1
Bengoa eta Zubizarreta
Joseba Koldobikari,
esker oneko agertu nai'ta
esan bearko kantari:
orain artean
azke ziñean
idatziteko ugari;
aurrerantzean
noizik beñean
ekin lenauko lanari.
2
Emazte ona artu dozu ta
orain zaukaguz lotuta,
Euskal-erriko txistulariak
daukaguz naiko aztuta;
zure «batuta»
bear dogu ta
lengo moduz jokatuta,
txistua joten
baxen idazten
bikain zerala gomuta.
3
Euskal-errian sendi barri bat
gure artean da sortu,
beingo-benguan gure Bengoak
beren amesa dan lortu;
euskal usaindun
beti ta edonun
orain arte zan agurtu;
guraso kutun
ta aita-umedun
nai zindukedaz agurtu!
4
Eusko oituretan seme alabak
aziko dozuz, jakiña;
zure umetxo diranen amak
egingo du alegiña,
zuri laguntzen
ta alkar maitatzen
dala'ko emazte fiña;
ia lenbaitlen
duan ekartzen,
aita-amen antzeko seiña!
5
Bost bertso oneik egin deutsudaz
Bengoa guztiz pozgarri;
guk folklorea maitatuagaz
goratzen dogu aberri;
beti lanean
alper artean,
esker txarrean be sarri;
aldamenean
gaur egunean,
zapukeria galgarri,
ta etsai artean
zein dan obea
ezin da errez igarri.
|