inprimatu
Santa Ageda bertsoak
Izenburua:
Santa Ageda bertsoak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
627.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Santa Ageda bertsoak [Otxandiotik]

 

 

 ORQUESTILLA (sic) ORATIENSE

 

 I

 

 Ez badiguzu ematen

 gizontxoa txuri bat

 agertzera emango dezu

 ez dezula ardit bat.

 

 II

 

 Gaztea bazera berriz

 nola nahizu polit bat?

 batez ere igartzen badu

 ez dezula ardit bat.

 

 III

 

 Nahi badezu ondo iruki

 estudiante hobekin

 gutxienez bota zazu

 errial bat beņepin.

 

 IV

 

 Estudiante gabe

 nola nahizu ta zerekin

 botikaio ta medikn

 eskribanuarekin?

 

 v

 

 Horrengatik bada danak

 lagundu zerbaitekin

 joan gaitezen txit aurrera

 gure karrerarekin.

 

 VI

 

 Zuk ere gazte koket (a)

 bota zazu zerbaitxo

 estudiante gaztearekin

 nahi badezu ezertxo.

 

 VII

 

 Zer falta egiten degun

 badakizu ondotxo

 nasik orain izanikan

 txit estudiantetxo.

 

 VIII

 

 Ama gero zeranean

 ta semeak askotxo

 gauza onak erakusteko

 danak gera maisotxo.

 

 Oharra: gaurko orotografiara aldaturik dira.

 

 ***

 

 ATERIK ATE OLESKA

 

 (1)

 

 Aterik ate oleska

 beldurtu barik haixe hotzaz

 hemen gaituzu, kantatu nahiz

 irigi zuen biotzak.

 

 (2)

 

 Heldurik zuen atera

 eskaintzen gure aurrra

 oleska danok, hementxe gara

 eskaritxo bat eittera.

 

 (3)

 

 Hauzoan bada eziņa

 laguntza baten beharra

 heuren onetan,izango alda

 oraingo gure dearra.

 

 (4)

 

 Ezin badaikezu emon

 zeuk nai zenduken guztia

 emon eiguzu, gogo onakin

 emongo dozun gutxia.

 

 (5)

 

 Gau ona izan daizue

 eta eskerrak gaiņera

 zuen emona helduko data

 beharra dagon lekura.

 

 (6)

 

 Bagoaz orain hemendik

 beste ate bat jotera

 eta hangoa hartuaz gero

 urren dagoan bestera.

 


inprimatu