inprimatu
San Ignazio beraren bertze extazia
Izenburua:
San Ignazio beraren bertze extazia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
287-290

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


San Ignazio beraren bertze extazia

 

 

 4.

 

 Zer espantu andi dakusat?

 ¡A Jainko gustiz maitea!

 Zer aire dibinoak darama

 Loiyolako Semea.

 

 5.

 

 Gorputzak ez idukitzera

 Lurrean unen Arima,

 Laster ardiatsiko zuen

 Gloriako erresuma.

 

 6.

 

 Jainkoak, aimentaren gisa,

 Edoy-petik du tiratzen,

 Biotz guztia ondoraiño

 Graziaz dio betetzen.

 

 7.

 

 Edaratera eman dio

 Plazer uolde txarmanta;

 Eta du zerura altxatzen

 Arima obediente.

 

 8.

 

 Gau argian kontenplatzean

 Zeruko mobimenduak,

 Aingeruen egoitza andi

 Izarrez berregiñduak.

 

 9.

 

 Igaten da Parabisura

 Bere debozionetan,

 Eta gozatzen Jangoikoagaz

 Pensamendu ederretan.

 

 10.

 

 Egiten du egiñ aala

 Munduaren kitatzekotz

 Eta besoak gloriara

 Extazian altxatzekotz.

 

 11.

 

 Badoa edoyetan gora,

 Mundu guztia utzirik;

 Bere parterik nobleena

 Ia zeruetan sarturik.

 

 12.

 

 ¡A zeiñ iguiñak diren, (dio)

 Munduan diren tresorak!

 Prinze andien erresumak

 Aita Sainduen tiarak.

 

 13.

 

 Izenak dituzte ederrak,

 Bañan berak itxusiak;

 Deabruek tipiak emanik,

 Kentzen daroate andiak.

 

 14.

 

 Pintadura falsoez ditu

 Gauza ezdeusak anditzen,

 Eta añitz kolore motez,

 Jende gaxoak tronpatzen.

 

 15.

 

 Liluratzen ditu begiak

 Banaloriak ereiten,

 Urreztatzon gauza illaunak,

 Tipiak andi egiten.

 

 16.

 

 Nork zerutik urrundu uni

 Egiñen darot grazia

 Ardiasteko zeruetan

 Sainduek duten gloria.

 

 17.

 

 Igan naiz nabillanari

 Keigñuz dagozkit izarrak,

 Erakusten dagozkidate

 Argiez bide ederrak.

 

 18.

 

 ¡Ala zuek Parabisuko

 Frontera miragarriak!

 ¡Diamantezko portaletan

 Nolako argi andiak!

 

 19.

 

 ¡Nolakoa den Birjinentzat

 Or den magnifizentia!

 ¡Bañan bildotx txuriarentzat

 Zer ponpa eta gloria!

 

 20.

 

 Ikusten dut nola dabiltzan

 Pintatu errepiretan,

 Asetzen daudela gloriaz

 Iturri doatsuetan.

 

 21.

 

 Aingeruak diduritela

 Bozak dituzte goratzen

 Eta Bildotxaren ondoan

 Birjiñen kantak kantatzen.

 

 22.

 

 Ikusten du izarretarik

 Agertzen Jainko andia,

 Ikusi bear diat, (dio)

 Zerua, ire gloria.

 

 23.

 

 Zerua, ken erridau ori,

 Iganen nauk teatrara,

 ¡A ene Jainkoa! ¡A Saindu

 Ederren distiadura!

 

 24.

 

 Aita, Presuna dibinoen

 Egiazko iguzkia,

 Semea, Aita argiaren

 Arkitzen duzun argia.

 

 25.

 

 Amudio Personalaren

 Majestade betikoa;

 Desira dudan gusia da

 Ikusi ene Jainkoa.

 

 26.

 

 Eztut munduan desiratzen

 Erregeen koroarik,

 Ez eta zeruetan ere

 Ez zeptrorik ez tronurik.

 

 27.

 

 Zu zerori nai zaitut zu,

 Ikusi Trinitatea,

 Trinitatea ikustean

 Ikuz dibinitatea.

 


inprimatu