San Frantses Xavierekoa
Eskualdunen lore berdin gabea
Zuri gaude oihu saminetan
Entsun zazu herritaren eskea
Zu zerana zeru gain-gainetan.
Aditurik Loyolako semea
Ba zaizula mintzo Jainko Jaunaz
Berehala mundutik urruntzea
Egin duzu orhoituz geroaz.
Bitartean munduak zer ez zizun
Hitz emaiten hantxet egoitera?
Laudorio, ohore ta ontasun
Jaunen Jauna, zu zintezkela.
Zure baithan halare diozuna:
Mundutikan deusik ez dut nahi
Jaun handiak beretzat nau egina
Hari nahi natzaio jarraiki.
Agur beraz Heskual-Herri maitea;
Jesus Jauna ezagut araziz
Zein den ona zein den maithagarria
Biziko naiz gerlan bethi arriz.
Jesus Jaunak saristatzeagatik
Atseginak eskaintzen dizkitzu:
Zer, Jaun ona, atsegiņak oraitik
Zerurako beude, zuk diozu.
Jakiteko zure indarren berri
Aurrean dituzu ezarriak;
Nola ibilli behar duzun kurri,
Zai dizuten nekhe lazgarriak.
Gehiago nahi dut nik, diozu,
Atsekabe lan eta pairamen,
Nik odola, zer Jauna, ez dakizu,
Zein gogotik eman nezaizuken.
Horrelako maitetasunarentzat
Egin tuen lan azkarrak gatik
Zer indarrak ez dituzke saritzat
Non, zer da, ezer ein eztezakenik.
Idortean bazterrak txukatuak
Etzelarik uzta arrastorik;
Zuk Jaunari egin-eta othoitzak
Jarri ziren lurrak hezaturik.
Sendatua eria zuk non nahi,
Hila ere maiz pizturazia,
Gu gaitzazun gogo onez sokhorri
Ikasazu gure naigabia.
Itsasoan hekhaitz gogor batekin
Guzik zauden ikhara latzetan;
Hartan ere zure othoitzarekin
Hekaitza zen pakatu berartan.
Zu zarena hautatu Jainkoak
Hotz zirenen berotzea gatik!
Egiguzu gure bihotz hoztuak
Sar ditezen sutan gaur beretik!