inprimatu
Xalbador
Izenburua:
Xalbador
Sinadura:
Amuriza, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
758.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Xalbador

 

Amuriza, X.

 

 Begiak hertsiz arnasa irentsiz

 hortz artean heriotza

 sentimenaren mailarik maila

 hondoratu dut bihotza

 Badut zoko bat pultsu gabea

 odolaren mintzo hutsa

 han daga zutik lore horitan

 tristuraren ereinotza

 han ehortzirik zauzkat Xalbador

 han datza zure abotsa

 

 Ene golkoan dudan zokoa

 hasperenez estalirik

 zu zautzena eta ni ere sarri

 etzaten naizena hilik

 Barren hartatik mintzo natzaizu

 gau ihintza bezain isilik

 ni ere hilotz natza zurekin

 edo zu zaude bizirik

 zure begia ikusten baitut

 izar batetik zintzilik

 

 Zu hilez gero zu galduz gero

 hau zait Xalbador saminen

 nola hain maite zintudalarik

 jakin gabe joan zinen

 Baina berbiztu bazintez ere

 eta bidean ediren

 odolak diost ez nizukela

 aitormendu hau eginen

 maitasun handi gehienak hartan

 hiltzeko jaio baitziren

 

 Nahizta bizitzan hitz asko egin

 gabeak ginen elkarri

 aski zait zure behada hura

 zure barne ezaugarri

 Zuk ere baldin Xalbador jakin

 nahi bazenu nire berri

 ez daukazu zertan galdezka;

 berriz mundura etorri;

 galdegiozu lurrak irentsi;

 dizun itzal triste horri;

 

 Zure behada ostarkuzkoa;

 nondik tristea betidanik;

 nondik zetorren eta zergatik;

 ez da jakingo jadanik;

 Nahizta agian zerbait horretez;

 banukeen zer esanik;

 nola zuk inoiz adierazi;

 gabeen berri eman nik;

 hiken hezurrei emango diet

 zure ondoan etzanik.

 

 Gay isileko bakarmortuan

 Hilargizko maindirea

 itzal galdu bat aurkitu nuen

 izar hilen ahaidea

 Xalbadorrena zela esan zidan

 bazuen zure airea

 soinean hartu eta mugarantz

 jaraitu nuen bidea

 gerotztik itzal bi daramatzat

 zurea eta nirea

 

 Zure ahotsa oihan barneko

 lur eta sustraiz egina

 gogorazten dit haritz orpoan

 ehortzi nuen arima

 Hego iparrek menderik mende

 bilduriko giza mina

 zure mintzoak kantatu digu

 odolean irakina

 ilunabarrak gorde dezala

 zure oroimen samina

 

 Beste munduko sinesmen finez

 aitortzen dizut hori ez dela

 niretzat hain kezkagarri

 Baldin badago ezin guk kendu

 ez badago ezin jarri

 baina egia balitz nahi nuke

 zure aurrean itzarri

 betikotasun osoa eman

 dezagun beha elkarri.

 


inprimatu