inprimatu
Ain nozu aundia!
Izenburua:
Ain nozu aundia!
Sinadura:
R.G.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
R.G

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Giza-bizia
Orrialdea:
62

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ain nozu aundia!

 

R.G.

 

 Ain nozu, ama, aundia! Kalean, ziur,

 etzeunke zure semea ezagutuko.

 Ortara egin bearra dozu, ama.

 Buru-giltzak dagoneko

 zidarrez eldu yataz. Eta zuk

 etzeunke, aldia kondaira

 egiterik, ezelan be naiko.

 

 Baiña orrela da. Ain nozu aundia!

 Azi egiten gara igarri barik.

 Ta gauza batzuk ezin ditut

 gura izanda be, ezta saiatu be.

 Zer batzuk besoz-beso daukadaz,

 neure gomutamenean, eriotzeaz.

 

 Eta, dagoneko, lurpean dot

 lur-gaiñean beste bizitza.

 Au autortu bear dot naitaez.

 Eguzkiak oindiño argi dagi.

 Orain ez, esan dagiket egiaz.

 

 Entzuna dot, erdizka beintzat,

 lurrak berea dauan musika.

 Ez negarrik, ama, zure semeagaitik.

 Poztasun bakarra geratzen yako:

 maiatzean, loretan arnastuko zaitu.

 


inprimatu