Agur adiskideak
R.A.
1
Badakizute anai maiteak
ez naizela jakintzuba
baizikan, gauzak ikusten nola
naizen ni erdi itxuba...
badakizute nola gasterik
arkitzen naizen sortuba
daukatelarik nere bizarra
zillarrez bedeinkatuba.
2
Euskalerriko Lege zuzenak
ditzagun denok maitatu
gogoratuaz nola Karlos'ek
zituen juramentatu
oroitu gaiten oroitu gaiten
nork dizkiguen lapurtu
Fueroen gatik karlistak beti
ziradelako altxatu.
3
Masoyetan ta liberaletan
ez da sartutzen Fuero'rik
Kadiz'ko beltzak jatri zituzten
gurutzeari jozirik
ordu ezkero ez dute izan
gaxuak egun bat onik
baizik Jesus'en erara daude
larru gorriyari zintzilik.
4
Bañan Mesias pistu egintzan
irugarren eguenan
Gurutzean ill eta sartuba
zeukatelarik lurpean
dure Fueruak dira pistuko
Urdanetaren aurrean
Billafranka'ko erriyan Jauna
ikusten degubenean.
5
Orain batzuek esango dute
gailtzala ametzetan
ez daukagula ikusirikan
Jaun on Gipuzko ontan
orren seguru baleuzkateke
urre morduak, kutxetan
ez luteke ez berriz esango
ari gerala txantxetan.
6
Oiek aldana esanagatik
gu egon gaiten prest beti,
itxaropena Jaungoikoa gan
Jaimistak ermo eduki;
Berak daki ta uzteik esean
ematen zuzen t'ederki
gizonak asmo bat artu arren
¡Jaunak bear erabaki!
7
Agur ta agur adizkideak
bañan bañan ez betiko
¿ez ote naiz ni Fueroak
piztu artean biziko?
jayo banintzan gure izarra
argitu bage iltzeko
beintzat bizirik nagoan arte
ditut nik lorez jantziko.