Antonio Okendo-koa
Roure, Jose
I.
Gaur bezelako arratsetan, ¡ai! mugi gabe itsasoa,
Odei izpirik gabe baitago, nere aita, zeruchoa,
Izpirituzko nere begiak ikusi dute Jainkoa.
Eta korderik gabe ain pozik nola biotz beratua,
Iuntzichoa dagon bezela errekaronz makurtua,
Ari zitzaidan oso beetitzen lurrera nere burua.
¡Zer mugiera ezkutukoan eta zer tristura aundian
Arkitutzen zan nero burua sare me baten erdian
Uzten zirala usai garbi bat nere inguru guzian!
Jainko aundia, sentitzen nuen berori leku danotan,
Berorren billa zebiltzan nere begiak urzelaietan,
Eta ikusten nuen zeruko milla argizarren argitan.
Eta nerekin dedan izate denaz nuen adoratzen,
Ta geldi geldi ¡o Aita aundia! neregan nuen sentitzen
Berorrek duen ispirituan nerea iragazitzen.
Eta gero ¡ai! zitzaidanean kordea otorri berriz,
Neregan nion arritua ta iraz ¿oraindik bizi naiz,
Oraindik ere gizakume bat, oraindik Okendo al-naiz?
Eta lurrera makurturikan nere burua berriro,
Igintza nuen sentitu eta mezprez mundu onentzako,
Eta gañera gogoa berriz tristetasunez iltzeko!
Ikusitzen du, gaur dedala nik azken asnasa ematen:
Itsas ondoak ichedoten dit, bada det ia sentitzen
Sukar garraen tartean dala nere burua ondatzen.
¡Sukarra! Eta zer gozakaitza baida nere oñazea!
Aldegin beza nere ondotik; ken bedi, aita nerea,
Zeren ez det nai berori nere asnaseaz erretzea.
¡Eta, nolako egarritzarra dan sentitutzen dedana,
Ezpaitit ibai batek kenduko! eta zer borotasuna,
Nere oluak jelari otzik arkitutzenez diona!
¡Ur pizkacho bat ekarri bezait, arren ekar bezait ura!
Eta eskuak zabaldurikan gurtesk alde bietara,
Nai izan zuen agoan jarri, eta erori zan lurrera.
Istante oso triste batzuek irago eta ondoren,
Atsedenikan soseguz ala nola lenago zegoen,
Urzelaieko kapitan aundi ura, onela mintza zen
Umangañezko indartsaz: "¿urik ematen ez didazutet
¿Senide baten azken gurteska, arren esan zaidazute,
Zuen bularrok, zuen pechuak ongi artuko ez dute?
Ilko naizela edaten baten! ¡au bada egiaz ala!
¡Baldin dudarik ezpada nere bizia galdu dedala!
¿Ez dizkizute esaten, nere oi dardarak ala dala?
Bada ongi da: egarritzarrak atzekabez bete arren,
Ez eman urik, nere burua dedan artean ikusten
Eriotzaren aiñ urbillean non azken-gudan nagoen.
Eta baso bat urez, betea eman bezaite orduan,
Eta izotza bezela otza nai nuke dedilla izan.
¡Agindu bezait agindu ala, sinistatu dezaiodan!
¡A nere aita! eskerrak diot ematen, eskerrikasko,
¡Zer pozak ez du nere agoniren izuera eztituko!
Eta ¡al! zeñen doatsu ez det zeruraña egaatuko!
¡Zerura! ¿Eta Jaunak artuko ninduke berarengana?
¡Zeren aundia, neurrigabea den beraren ontasuna!
¡Bada duda bat izugarria daukat izutzen nauena!
Eta ez dago, iñon ez dago nere barrengo argia
Beti nerekin dedala arako duda emaezgarria
Zeña bai noa kontatutzera, eta da izugarria!!!
Eta berekin zituen indar urriak jorik batera,
Eriotzako bidera doan gizakumeren modura,
Zorionikan izan gabeko Okendo goitandi ura
Asi zan bere zorigaiztoa kontatzen gisa ontara:
II.
Madaikatuta, Dunas deritzon portutik zuzendu nuan
Ur-zelaiera nere ontzidi chetua egun batean,
Mundu onetan sortu danikan egunik gogorranean.
¡Nola zijoazten itsas-zelaian nere ontzi zatituak!
Aiñ umantezko ausartatzarrak zeukazkien izutuak,
Bada eun ontzi bistan zituzten euren billa prestatuak!
¡Ogeita biren kontra eun ontzi! ¿eta zer esango zuten
Itsas-trapasak, suertearen damurik ez izan arren,
Nere ontziak bidean geldi erazi nai bazituzten?
¿Azkarrenaren kontra zirala galduko? ta zer ordea?
Pairatu edo supritu zuten desegintza zan iltzea,
Eta ori zan umantak izan oi zuten gudondarlea.
Etsaiak bere ontziditikan nere bandera española
Ikusi zuten, bagaritutzen aizeak zerabillela
Majestaderik aundirenakin egiñ izan zan bezela.
Baña, ikusi arren bandera, dudan zegozten oraindik
Alaitasun aiñ goitandi ura iñola siñisteziñik,
Eta olandes sutunpa batek etzion egin diosatik.
¡0 zeñen egun arrigarria ta madarikatua, zu,!
¡Zeñen aundia itsaso baten kalma ikusten ez degu
Zeñak, odola, aparraren truk laster eramango bai du!
¿Zerengatikan, gizonak, duen irak ez ditu mugitzen
Ondalezeko itsas-trapasak diradenean naasitzen
Zeñari dion begiratuaz parre piska bat egiten?
Umantasunak ere; ez du, ez; itsasoa izututzen
¡A! bai ordea bere gozañen kiskurtzak dute beldurtzen,
Zergatikan da leoi bat bere buruaz dana izotzen.
Nere etsai edo kontrarioak eta ziraden leoiak,
Eta allegatzen ikusirikan nere jende ta ontziak,
Zijoazten bere baitan sentitzen nazte aundien ez-baiak.
Eta nik ere sentitu nuen, Okendo eziezkorra,
Egun artanche, zijoakidala igesi biotz azkarra,
Tupotz bakoitzak sar eraziat ezurreraño bildurra.
Zalantzik gabe begira nion nere jende maiteari,
Eta zogoen ain prestatua ekiteko burrukari,
Non danak zeuden arrima, naian etsaien ontzi ertzari.
¡Ill gaitezen ill! esaten diet, eta dena isiltzen da;
Istanpateko izualdia, ¡su egin! diot ojuka;
Karrask egiten dute ontziak, metralla an doa egaka.
Ontziak lema duen tokira banoa nabarmendua:
Alde guzitik datorren keak utzitzen nau itsutua;
Chistu-otz, orru, danbarakoa, isiltzen ez dan soñua!
¡Nere ama! bat ¡ene! bat ongi allegatzea etzaidana,
Eta ondoren, berealase ontzia alde bat etzana;
Kri-krak egin du, erretzen dago,urez da,betetzen dana...!
Emen ura ta, anche odola, arako an sua dago;
Sutunpak dabiltz jira ta bira beleta baña ariñago,
Eta emenache biraua eta, gurteska bat arutsago;
Eta gizonak beztuak eta sekulako izutuak
Beren begiak sukarrez edo beroaz chit zabalduak,
Mugitzen dira diruditela katamotz kaiolatuak,
Eta pasatzen dira illotzik dagozten aen gañetik,
Eta batzuek erortzen dira aetan estropezarik
Eta jaikitzen dira besteren umant odolez beterik.
Aurrera doaz beti aurrera dutela aizkora eskuan,
Etsai ontzira naia eskari daude, nere inguruan,
Zer kantatutzen duten ez dakit, baña ari dira kantua
Ta kantu orrek euren supita bi bider du geititutzen,
Eta boz oen dunbutotsaren tartean det aditutzen;
Suraje erbalak duela kirris karrask motel bat egiten.
Gar izugarri batek alchatzen ditu ariñ ¡ai au lana!
Chinpart adatsak ¡erretzen dala ontzirikan oberena
Zeña dan Lope Hozesekoak bere mendean duena!
Beste ontzi bat urperatzen da, eta beste bat gartera
Iragotzen da bela bai gabe jartzeko aize aldera,
Eta gizonik era gaberik... ol-uts utsaren gisara.
Nere ontzidi gisaisoa ¡ai! itsasondoratutzen da,
Berealase, erre, kiskali, banatu, eta iltzen da!
Baña oraindik nere ontzia ¡eunen kontra! gelditzen da.
¿Ta neri zer dit? ¿zer dijoakit? naiago du urakanak
Zeru azpi bat zeñetan dauden metatuak odei danak,
Eta ez zeru eder urdin bat, mancha gabea zikiñak.
¡Bai! bazazkio goibelak jartzen garbitutzeko aurrean
Eta turmoiak bere ots edo orruaz naasi naiean,
Oñaztarriak pitzatu edo koroitu nai dutenean
Ekaitza nai du, eta zeruak ezpadiote ematen
Bere kabiak euspeturikan, berak du sortu erazten
Itsaso edo basamortuan, utsetik da moldatutzen.
¿Nola dizutet esango, izan gaberik oritasuna,
Jazarrearen izualdia ta zorakeritasuna
Eta zorabill edo buruko aldi char eriotzduna!
Atzo char edo ekaitz gisara arrats illun illunean,
Ustekabetan zeru azpia oso urratzen danean,
Eta da dena chimistargiren distiadura batean,
Eta bestean illuntasuna, non duen len lisomatzen
Animachoak ikaratua turmoia dala moldatzen
Zeña ujolde baten gisara danbaka dan eroritzen,
Eta ¡o izu paregabea! zure utsun zokonetik,
Asnasatutzen dedan aizea ezerezgabe ortatik,
Izugarrizko dunbotsaz dagon bezela oso beterik,
Ala era zan itsas azarra gure burruka zan ala;
Eta nola nik dakidan gure bizia istanpat dala,
Asbera edo zispiro batek ainbat irauten duela,
Eziñ pensa det nola dan aski aiñ bizitza igeskorra,
Bizitza bai aiñ gizagaisoa, doakabe ta laburra
Batalla edo burrukarako, izanikan aiñ gogorra.
Nere ontziak karrask ordea egin zuen izutua;
Ta nere jende beldurti eta amarretik bat gadua
Bentzutu edo garaitutzeko esperantza gabetua,
Zorrotzki nigan pararik bere begiratze izekia,
Adieraziaz izan nezala aentzako errukia,
Billatzen zuen nere bekozko beltz beltzean desaiaia.
¡Desalairik ez! nere kopeta beltzean, ez, etzegoen;
Nere dierri maiteak ziran garaitutzeko esaten
Eta zalantzan egote utsak desonratutzen ninduen.
¡Ill nai lenago! zergatik, nere gorputzilla irestean
Irekiko zan itsas pasiak, egaako zuen'airean
Diran munduai esanaz onla, "gizon sikar bat izan zan."
Eta berriro itzullirikan, nere ontziarengana,
Bere koaje eziteza ta bizia edo ariña
Urperatuko zan azkenean leizondoetan barrena.
Etzan gerta ala, ¡Jainkoak daki nai nuena ori zala!
Eta ondoren zana irago chit lotsagarria dala;
Porchazkoa da bukatu edo akabatu dezadala.
Nere ingur guzian etzan besterik, ekaizdun kea,
Zeren beztua eta gañera osoro nekez betea
Arkitutzen zan eriotzaz ta jazarre soñuz airea.
Nik, neukalarik nere burua illunpe aen tartean,
Alaitzen nuen nere jendalla etoia, egin alean,
Ustez zalako ari burruka beti nere urbillean;
Baña zartatu edo alcha zan gar bat aiñ ezigabea,
Ezik, aizeronz zebillenean, bere adats oarrea,
Irudi zuen erretzen ari bazan bezela aizea.
Eta su bizi edo borchari orren beraren argira
Begira nuen aronz ta ononz nere ingurumarira,
Eta ez nuen iñor'ikusi, ¡zer ergaia ta ikara!
Ta ¡zeñen beltza traizioa! (Nik otza sentitu nuen,
Nere'indarrak eskastzen ari ziraden; iltzen nengoen,
Nik daukazkidan begi bietan zerbait itzaitzu zegoen!
Oju egin nai, izan nuen, ta eziñ egiñ iñondikan,
Salkindariak ¿non manparatu edo eskutatzen ziran?
Nere ontziko ¿zein ichagoiak zeuzkaten bere azpian?
Beldurrak edo ikarak joak ¿non arkitutzen ziraden?
Non euren erri ta gurasoak desonratutzen zituzten?
¿Zein gereizpetan euren izuaz adiak egiñaz zeuden?
¡Au, ontziaren estalkipean arkitzen ziran gordeak!
Eman erazi ziran pausoa senti nuen gotaiteak
Eta juan nintzan billa korrika, etzuen uste jendeak.
Allega nintzan, begira nuen, erretzen nauen beroa
Istante artan sentitzen nuen orain dan bezelakoa
Zeñaren bidez nere bizitza baita askoz urriagoa.
¡Zer ikusera! ¡Zer irudia! jende izutua eta
Salkindaria edo etoia zan arkitutzen bilduta
Berekin zuen ansiaz edo naitasunaz beldurtuta,
Or eta emen euren artean zutelarikan naspilla,
Suge pilla bat bollakinduta eraspetua bezela,
Astirik eta denborarikan igestzeko ez dutela,
Eta dituzten erakutsitzen euren buru zapalduak
Zeñaen begi bietan diran ikusten zalantzatuak
Izuaz eta iraz beingoan begiratzeko moduak,
Ala nintuen arkitu aek, ta euren arpegietan
Somatu nuen izutasuna, eta euren ira abian,
Zeñaen iji ujuak asi ziraden zerbaiten naian.
Nik, minuto bat noskiro etzan nere ustez iragoko,
Baña itsua etsimenduaz betea nengoelako,
Billatu nuen nere ezpata ta alcha aen sua geitzeko.
Eta jendadi edo jendepill ura chit geldiatua
Dena gelditu zan illundua, dena eziñmogitua,
Eta gañera isill isillik eta oso izutua.
¿zuen beldurrak agindutzen ez dizute, nere odola,
Esan niezten, zeuon eskuaz isuri dezazutela,
Traizio au izandu dediñ azkenekoa bezela?
¿Ez dakizute senide baten odolarekin, Judastik
Dijoaztela salkindariak denak orduezkeroztik,
Sillatutzera beren betzizta guziak, beti alperrik?
Bada zergatik geldi zerate? ¡aski dirade ez-balak!
Bada ez nau ni engañatutzen dezuten isillaldiak,
Zeren mutuak dira somatzen dituzuten gaizkeriak.
Ill nazazute, ill bat batetan, zergatik nau miretsitzen
Ainbeste dudak, ¡ai! ez dizutet beste gauzarik eskatzen
Ama Españak ez dezala ez jakin zer dan iragotzen!
Mintzatutzetik oraindikan ez nintzan noskiro gelditu,
Eta oin bat aditu nuen; nai izan nueñ jarraitu,
Ta bat batetan ziran, ainbeste ai neregan allegatu,
Ezik nik ere negar malkoak nere begietatikan
Goiso goisoro iges egiten zutela senti nituan,
Eta eskuen tartean nere bekokia gorde nuan.
Baña guziak oraiñ negarrez eta oiuzka zegozten,
Eta guziak era batean ingurututzen ninduten,
Ta egin zuten azio charrez madarikatutzen zuten,
Eta ondoren nere belaunak besarkatzen zituztela,
Erregututzen zidaten arren, berriz eraman nintzala
Jazarre gegor artara, euren aita deitzen zidatela.
Bada ¡atozte denok, nizkien esan egiñaz ajiak,
Gure bandera du argitutzen gargorri orren argiak
Zeñak dituen distiatutzen gure etsaiaran ontziak.
¡Begira nola bagaritu ta duen airea gorritzen
Bere inguru guzian, eta nola duen aurreratzen,
Eta suaren argira, nolabere buruaz aunditutzen!
Bizitu bedi berriro zuen bularretan esperantza,
Nere semeak, naiz emen galdu bakoitzak degun bizitza
Arrituko da mundu guzia jakiñik gure illkintza.
Eta berritik, ansi geiago eta erru berriakin,
Asi ziraden itsas-jazarran, alako moduarekin.
Non itsaso ta irak errekak daramaskiten eurekin.
Eta ¡ai! nola zuen egiten tupotza nere biotzak
Arras portizki eta chit ariñ, ikusitzean lagunak
Aurreratutzen eriotz billa parrezka, ¡o nere penak!
Zeren galdutzen zijoazten ke salkindariren tartean
¡Beti betiko geienak! eta baldin irtetzen baziran
Istante batez gargorri aren argira ubeldurikan,
Bi eskuakin mendeztu edo estutzen zuten pechua;
Eta argitara agertu beziñ agudo euren burua,
Lurreratutzen ziran, egiñaz izugarrizko ojua.
Eta ansiakin nere begiak begiratutzen ziezten,
Eta, aiñ zorrotz, eurenak aek zuzendutzen zizkidaten
Ezik ainbeste begiratuaz bizia kentzen zidaten.
Eta ikaraz Jaunarengana burua nuen alchatu
Eta zeruronz begira nere buruaz madarikatu
Eta penaren izualdira nere burua lajatu,
Eta sentitu nuen aldean arrastaka surgañean,
Aurcho bat, zeñak nere belaunak besoaz estutzen ziran,
Jarraile gazte gizagaiso bat konsuelo gaberikan.
Alakoa zan ezikan bere amak zuen adoratzen,
Eta, ark berriz bere amacho gaisoa bedeinkatutzen,
Eta munduko gauza guziak zitzazkien soberatzen.
Eta esaten zidan aurchoak, zeñak etzuen zorionik:
"Ni baldin iltzen banaute, Jauna, ez da izango argirik
Munduan nere amarentzako nere argi au gaberik.
¡Ta itsasoaa botako naute zeña dan chit ondokoia!
Ondoren zuen desmoriazko itzeran egin ajia
Nik ez dakit ez ikaratua edo arras iratia.
¡A! ume ari nik ere nion beso biakin oratu
¡Bizi oso bat istanpatean momentu batean galdu
Kosta zaiona doakabezko amari ainbeste lantu!
Ezkuta zaitez, bada urratu didazu nere anima,
Itsuri zoaz surtatik, eta izan bedi zure ama
Beti doatsu ikusirik zu bere ondoan, kutuna.
Eta onela itz egin nion, eta zijoan aurrera
Geroago ta odol geiago isurtzen zala jazarra,
Ta itsasoan iparrak sortzen dituen beziñ gogorra.
Ta bereala ikaratiro ontzigidari burua
Etor zitzaidan aldamenera, dena odoleztaldua
Erida baten medioz eta gañera odolgortua.
Eta "¡portura Jauna, itzuli dezakegu oraindikan!"
Mintza zitzaidan, ¡zabal nituen nero besoak batetan
Eta besotan neukan aurchoa erori zan illotzikan!
¡Aurra ill izan zidaten! ar-en bularra alper alperrik
Meneratua nere pechuren kontra neukan estuturik
Eta beraren kopeta ere nerearekin bildurik.
Ninikakua nuen artean umea besarkatutzen
Ta nere baitan aren biziaz nerea naskidatutzen,
Salkindarizko balak aurrari zion bizia kendutzen.
¿Ta bere ama?... ta bere ama? ¡ai nere ama maitea!
¿Portura iges diozu egin dezagula? ¡ken zaitea,
Buka dezagun egunarekin emen gure izatea!
¿Basitsasoak bere olatu izugarria alchatzen du?
¡Ez du inporta! ¿urakantzarrak aserre orroatzen du?
¡Ez du inporta! ¿zerua zear oñaztarrak pasatzen du
Bere supita ezin duena garaitu iñork dialdan,
Eta ojuka dago erortzen eta erretzen danean:
"Guzi-guzia nerea da bai lurreraño zerutikan?
¡Ez du inporta! pasatzen ditu leizondoko mugarriak
Sutokariak botatzen duen subiliarri irazekiak
Eta osoro arrasatutzen bere urruñan zelaiak?
¡Ez du inporta! ¿azkengabeko eguzki gaindietan?
Zeru azpian dauden izardi zazpikikoen tartetik,
Amildutzen da gure mundu au aiñ chatarra bollosatik?
¡Ez da ezer, ez! zeran munduak aurreneko bultzadari
Obediturik oraindik ere lenbiziko mugierari,
Ezjakiñezko zerutan dio jarraituko bideari,
Alchatu eta egondu arren orruaka asarratuak;
Bere erraietan leizeondoak eta itsaso nastuak,
Eta cherkatu arren eguzki erreak edo sutuak.
¿Ta nai dezute nere ontziak itsuri egin dezala,
Millaka bider garaitu zuen ayen igesi dijoala,
Ta istanpatez umanten bizitz bat lotsaz bete dezala?
Bada mundua geldi erazi zazute bere bidean,
Asma zazute oñaztarri bat mundua kiskali dezan,
Edo bestela onda zazute itsasoren leizondoan!
¿Esperantzarik ere etzaigula gelditzen garaitutzeko?
Dudarikan ez degu zer izan denok geradela illko
Ta itsasoak dizkigutela bere obiak emango.
¿Geradela chit guchi gelditu? bada izango gerala
Askoz guchigo jakin bezate, ¿odolik aski ezdala
Zer isuririk? begira orronz, ¡orchen daukagu odola
Berealase kontrarioak emango du, ta gañera
Ari artzera eta isuri eraztea det espera
Juaten gerala beti aurrera ¡guziok zoazte aurrera!
¡Zer geiago nik dezaioket zer aitacho nerea esan!
Ainbeste damu eta illkintza irago ta ondorean,
Itsasoaren utsun otzera eguzkia beetitu zan,
Eta beraren illuntasunak cherkatu zuten zerua,
Eta gu ere arkitu giñan gendula gure burua
Argi gaberik, esperantza ta konsuelo gabetua.
Eta bogatzen asi giñaden gau beltzaren gereizpean
Gure etsaitzarrak eunka zituzten ontzitzar aen tartean,
Zeñak ikusi giñituen eun izugo gisa aurrean.
¡Zeñen illunak eta oitura charrez ziraden mugitzen!
Beren eridak krask egitean ziradela arrenkuratzen
"¡Zuenak dira" guri esaten zigutela ziruritent!
Ez dira, juango baso edo oian ikaragarri batean
Gizon-illtzalle gaiztoak beste modutan, gau illunean,
Iragotuaz euren itzalik izutienen tartean:
Gure buruak azkenean chit urruti arkitu ziran,
Eta ansiazko libertadea genduela seguruan,
Ta españiako ta bere magal gozo gozozko bidean.
Baña nik, nere patu onari itsatsirikan katea,
Ez nuen egun batean ere irichi gozatutzea
Nere barrenen erreinatutzen zuen betiko pakea.
Bada nik esan nizuten duda orrek, nindukan ain triste,
Isiltzu eta ikaratua orrenbesteraño eze,
Asnasarikan ez nuelako, ez nuen lantutzen ere.
Ta larrutua biotz gaisoak burrukari zion ekiñ
Setazko eta igingarrizko nere pensamentuakiñ,
Zeñak ezpaitit ¡o nere aita! oraindikan utzi berdiñ.
Eta azkeneko asnasa eman artean mintzatuko zat
Izan naizela ni gizon gaizto edo gizon betzizta bat
Naizela izan odolgille ta borcharizko katamotz bat,
Len esan dedan guda beltz artan izan nuela naiago
Iltzen ikusi nere anaiak garaitu baño lenago
¡Zeñen gaiztoa dan izan naia besteak baño geiago!
¡Olandesa ez etzala baizik nere eskuak ziradela an
Nere anaiak ill zituztauak odolotz edo geldian
Biotz-berarik edo umanik gabeko ergai aetan!
Ontzi barrenea ezkutatuak ziradenean arkitzen
Ez nituela billatu bear, eta zeudenean illtzen
Orregatikan zizkidatela aiñ zorrotz begiratutzen.
Ta begiratze zorrotz arrechek neri esaten zidala:
«Proba ezazu orain, errairik gabeko gizon-iltzalla,
Badezakezun nolapait bildu isuru dezuu odola,
Juateko negar egiten zidan amacho baten aurrera,
Nituen esku odolezkoaz berari chukatutzera
Bere burua urtutzen zeukan negar erretzalle ura!.
¡Zenbat begiri edo logabez izan da kastigatua
Nere anima, zeña dagoan barkazioz etsitua,
Orduan egiñ zuelako aiñ burruka basatitsua!
Eta ikusten orain dezuten negarrak edo lantuak
¡Zeñen setatsu dituen bete nere matrall orituak
Nere konzienzi salatzalleak egiñaz beti ojuak!
¿Zergatikan ez, betziztatu au, nintzan portura itzuli?
Au galdetutzen diodanean, aita, nere buruari;
Naiago nuke berealase amilka illa erori.
¿Zer didazute bada esaten? oso baita itzaltsua
Zuen isilla, mintza zaitezte, bata nago izutua,
¿Salbaziorik ez da neretzat, izan nintzan aiñ gaiztua?
Beti gogoan izango ditu betikoera guziak
Zuen odolak, ainbeste odol nere kulpaz isuriak
¡Eta orainchen bertan itotzen nauka gogoratutziak!
¿Mintza zerate, ez dezadala beldur izpirikan izan?
¡Españiaren onra iruna egin artan izandu zan
Ololeztuzko jazarra egin nezala zirana esan!
Dierrirena zan, eta etzan nerea, ber iztatutzen
Zuen hoz ura, zeña gularen erdian zan mintzatutzen,
Guzi-guziok, nere biotzeko semechoak, ill gaitezen!.
¡Ai! nere aita, ¡ai ene! ikus nazala Jaungoikoak, bai,
Batere ohore ololik gabe, bada iñola ez det nai
Izan dedilla nere oroitza madarikatua noiz nai.
¡Maita nazute guziok! zeren bizia galdugutikan,
Denok zaituztet maite izango zerugoi aetatikan
Non bizitzea Jaungoikoaren ondoan espera dedan.
Nere anima para dezute pozkidaz bete betean,
Baña zer larri edo esturak nauen denbora berean
¡O nere aita! minkaltzen bere gozañen kiskurts tartean!
Eta buruko chorabioak ere nauela botatzen
Ainbesterañoko indarrakin nere baitan det sentitzea
Non aizechimil orrulariak duen orria arrastatzen.
Nik senti dedan minkaitzarekin ez da berdindutzekorik!
Ezin liteke sinistata ¡ai! orretzen banaiz bizirik!
Zer lezakeann sufritu batek istanpatean bakarrik!
Eta orain nik pasatzen dedan an da aiñ ikaragarria
Ezikan nere azken-asnasak, urbill urbillean ia,
Zerbait chit otzez betetzen baitu, ikuseziñ ta lodia.
Eta penetan nere anima guzia desegiten da,
Ta ots isillen soñua nere belarrian aditzen da,
Eta asnasarik ez dit artutzen bularrak, pozoitutzenda.
Eta ekiñaz negargarrizko lantu edo oi oiuskari
Zeñak astindu eraztea zion bular nekagarriari
Baldin tupotzak eska baz'on bezelase biotzari,
Beraren sukar irazekia ta ansia ziran geitutzen
Ta bere begi bietan zuen distia zan itzaldutzen,
Eta gozañen kiskurtz gogorrak zuten errendi erazten.
Eta aiñ miñezko boz batez, zeñak zuen egiten soñua
Bazan bezela aizeak duen azkea-banbadea chistua
Deseigo tarte batzuetatik ordurache pasatua,
Alchaturikan pentsamentua bere azken momentuan
Jaunarengana argiak duen errañu baten moduan
Azken-gudako illunpetatik, askotan esaten zuan,
"¡Ekarri ura arren agudo, eman zaidazute ura!"
Eta berriro itzulirikan bizia bere arpegira
"¡Zeñen otza ta zenbat!" ajika zion urari begira:
"Ikus bezate, iltzer nagola mandua lajatutzean,
Zeñen kutizi guchi ¡e aita! munduarena nik dedan,"
Chit tristekiro murmur egiñaz egon zan istanpatean.
"Eta berorrek, aditu beza ongi, Jaungoiko eta Jauna,
Aditu ongi azkenean nik gurtes eskatzen dedana,
Artu nairikan nere atzeneko doskaiñik kostotsuena."
Esan zuen, ta era berean eskubia goitituaz,
Anai aundia eta adieman ziertoeza egiñaz,
Isuri zuen eman-zitzaion ur dena zispiratuaz.
Eta Itzal ta oritasunez estalia azken aldera,
¡Ai! batekin aiñ samiñezkoa ta barrenkoia gañera,
Ikaratu zan istanpatean, eta erori lurrera
Illotzik mundu guzia ainbeste arritutzen zuen ura!