inprimatu
Eskuara bastartaren kontra
Izenburua:
Eskuara bastartaren kontra
Sinadura:
Robin, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Robin, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1102.zk.
Orrialdea:
4

Eskuara bastartaren kontra

 

Robin, Jean

 

 Barkatu, Donibandarra

 Zubiburukoa,

 Gaur mintzatzen banaiz sobra,

 Zuen naiz eskukoa.

 Gure Eskual hizkuntzaren

 Abokat naiz agertzen,

 Ziburu-Donibandarren

 Egun kontra altchatzen.

 

 Munduko bazter orotan

 Ohore dadukate

 Mintzaia bere modutan

 Oso badaukate.

 Kostan ordean guziei

 Zaiote desohore

 Chumeei nola handiei

 Garbi mintzo badire.

 

 Paris-chume aiphamenaz

 Osoki hampatuak,

 Eskualdunaren izenaz

 Urren ahalketuak

 Bere hizkuntzaz oraino

 Dute arnegatuko

 Zilibokata bat gero

 Hanitzen egiteko.

 

 Adi zagun bnriyesa

 Modura solasean:

 Non zioen atzo, diotza,

 Non atzo arratsean?

 Ez ninduzun aperzitu

 Pontuaren gainean?

 Han nintzen ni promenatu

 Damurik sereinean.

 

 Oi, oi, andre Angelika,

 Atzo, chemin nuyian

 Izan ginduen musika

 Nork atchik zilenzian?

 Tombaturik Arrocha

 Bordutcheko athean

 Hautsirik bere kalotcha

 Oi, zer bala bidean!

 

 Han ongi nola handia

 Chumea ez da lotsa,

 Nahi du haren mihia

 Afintza dadin frantsesa

 Latina ere badaki

 Eskuararekin lotzen,

 han naiz, dio, berriki

 Kayean ambulatzen.

 

 Modu berrian pulliki

 Erraten da tremblatu.

 Vaisseau batek maluruski

 Kostan du echouatu.

 Gouvernailleko gizona

 Gaizki da hor agitu

 Portuko pillotu ona

 Ez ongi choisitu.

 

 Eskualdun zaharrak dio,

 Egun naiz ikharatu:

 Untzi batek du kosta yo,

 Nihoiz hala harritu.

 Lema gaizki gobernatuz

 Hortako bereziak,

 Kablea ezin moldatuz

 Hau tormenta biziak.

 

 Ekhar nazan Bayonatik

 Libera bat tabako

 Orobat chokolatetik

 Eta kafe mokako

 Zarpattoan gorde nazan

 Garden eskuetarik

 Piketak edan ez nazan

 Artechki musaturik.

 

 Damurik ez dut ahala

 Zure garraiatzeko

 Halaber zarpa zabala

 Zure hartan sartzeko

 Nik beldurrik ez nuke

 Batere piketeko

 Handiegi baitzinteke.

 Chokolatiereko.

 

 Ez othe dut sobra erran

 Bila altcha-arazteko

 Enetzat ez egon bertan

 Herritar naizelako.

 Abokat batek egia

 Bethi erran behar du

 Eta utzi eizkambia

 Ez bada nahi galdu.

 


inprimatu