Gaurko erromeriya
Rienque
Gaur beteko da arratsaldean,
jedez ederki Errenteriya,
zergatikanen ospatutzendan,
Pazkoko erromeriya;
jostaketarik faltako ez da,
alai egondo da erriya,
an isango da bai gaur seguru,
donostiyaren erdiya.
Sagardo ederrak, salsacho onak,
gañera berriz museka,
jendea franko ara joango di,
pozez betea korrika;
faltako ez da dudarik gabe,
naiko neskacha polita,
¿echean zeiñ da gaur geldituko
gausa oriyek jakin ta?
Kocheak, trenak eta tanviak,
denak jendez kargaturik,
zaldi gasuak pagazendute,
aldapak eziñ igarorik;
tranvietako mutillak berriz,
dirnu eziñ cobraturik,
pozik gelditzen, diradenean,
ill gabetanik, bizirik.
Koche batetik salto egiñ ta,
oso presaka beztera,
jende tartean billete gabe,
iñor baden ikustera;
egun guzuyan ibiltzen dira.
igo gora, jechi bera,
poz aundiyakin ikusitzian,
dirus betia kartera.
Erromeriyak isaten diran,
leku gazi guzietan,
donostiarrak agudo au dira,
egon gatetanik lotan;
sartutzen diran sagardoteri,
ostatu ta tabernetan,
umore onian jarritzendute,
iñor badago penetan.
Donostiyatik allegatu ta,
dipuaz sagarduterira,
iru edo lau, Saso eranta,
dantzatzera zumardira;
neskach ederrak anchen dabiltza,
egiñez salto ta gira,
choraturikan egoten naizin,
bai guziyari begira.
Eguna pasatu eta gero,
umore onian echera,
egun gustiko neke den denak,
geren echean ustera;
grazi asko emanez Jaunari,
ta berari eskatzera,
euskaldun festik utzi ez dezala,
sekulan ere galtzera.
Neskacha askok Santo Kristori,
Lezon diyo gaur eskatzen,
eman dezayola bere senartzat,
berari sayona gustatzen;
ba nola beti Wristok dituen,
ziñetako otoitzak aditzen,
neskacha ayek nai daten gausa,
eskotan dute konsegitzen.
Eskatu bada neskachachuak,
gaur Lezora Joatian,
iñor erortzen ote dan zuek,
jartzen dezuten zarian;
ori egiñ eta bereala,
esan Jaunaren aurrian,
"senar onakin nai det etorri
nik urrengoko urtian."