inprimatu
Euskal telebista
Izenburua:
Euskal telebista
Sinadura:
Rezola, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rezola, Ramon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
950.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal Telebista

 

Rezola, Ramon

 

 Promesa onak entzunagatik

 aspalditikan hasita,

 kezkaturikan gaia honetaz

 nabarmen gaude jarrita,

 harritzekoa batere ez da

 bera urrun ikusita,

 beharrezkoa zaigunez gero

 orain! euskal telebista.

 

 Berehalaxe azal dadila

 pentsamoldean duguna,

 zerbaitegatik Ama! euskara

 betidanik da kuttuna;

 iragarpenen ondorioaz

 bai etorkizun iluna,

 euskal herria euskara gabe

 ezin izan euskalduna.

 

 Agintarien joerarekin

 nola? alaitu bizitza,

 irratietan da telebistan

 ukaturikan hizkuntza,

 hau konpontzeko asmorik gabe

 alper-alperrik gabiltza,

 bestela berriz badatorkigu

 euskararen heriotza.

 

 ĞDiglosiğ mailan hainbeste urte

 daramagu bizkarrean,

 hala ta guztiz jendetza dabil

 oi patxara ederrean!,

 konturatzea nola? pentsatu

 telebistaren aurrean,

 erdara hutsez ikusi arren

 hau! euskaraz beharrean.

 

 Urte berrian izango dela

 hauxe dugu agindua,

 entzundakoan bat jartzen baita

 itxaropenez galdua;

 gezurra bada euskararentzat

 benetako ahuldua,

 egia bada indar aldetik

 izango da ugaldua.

 

 Hasieratik onar liteke

 ordu batzutan emanez,

 pixkana-pixka goruntz joanik

 engaiaturik eginez:

 emankizunak geure hizkuntzan

 soilik gainera beharrez,

 lehen bait lehen etor dedila:

 EUSKADIREN ZORIONEZ!

 


inprimatu