Mikeleteak
Rezola, Luis (Tximela)
-1-
Irureun urte beteko dira
Martxoa'ren amabian
Mikeletea'k lenengo txelet
egin zuten Beobia'n
ongi etorri zoragarria
arturik Ondarrabia'n
Oien nortasun txalogarria
nator azaldu naian
-2-
Geroztik emen ibili ziran
goiko Jauntxoen morroi
geienak gazte korrikalarik
ortarako beti sasoi.
Naiz izan, elur, bazkabar, izotz,
euri, aize ala sargoi,
giro guzitan ibiltzen ziran
burua zutelarik goi
-3-
Lenengo aldiz Karlista'n aurka
ezautu zuten burruka
aurretik itza emanda gero
Erregiña'i ezin uka!
gero Bergara'n gelditu ziran
besarkadakin batuta
andikan laiste Afrikaraño
indar berria artuta
-4-
O, Tetuan'go lur beroetan
Mairven'en aurka su ta gar,
irmen indartsu gudaldietan
buru zutelarik "Kaxpar"
Iltzen dana il, jarrai aurrera!
itz ori zioten alkar,
il etziranak etorri ziran
baño ez nai bezin azkar.
-5-
Milla zortzireun irurogeita
amairu garren urtean,
Karlista'k guda berriro piztu
Santa Cruz'ekin batean.
Erregiña'ren alde berriro
Apaiza'rentzat kaltean,
eleizgoitarra itxuraz baño
au ezin bizi pakean.
-6-
Santa Cruz'entzat bildurgarrinak
kondairak onela dio,
Mikeletea'n agintariak
"Arnau" eta "Lojendio"
Oien atzetik joan ziranak
gutxigo etzuten balio,
ta, Erregiña bere alkira
oiek zirala merio.
-7-
Lareun zauritu izan zituzten
eun da berrogei bat illak
iru urteko gudate artan
txapel gorri biribillak
Arrokeririk beñere gabe
zintzoak bezin ixillak,
ez daduzkagu arrapaturik
berria alako mutillak!!!
-8-
Donosti, zure aurrezki kutxak
berdin errikoak zaintzen
beti gizonki ikusten ziran
agindu ori betetzen
Ollo laburren zuzmurrik bazan
laister ziraren azaltzen,
iñor il gabe, erakutsiaz
bost garren legea jartzen.
-9-
Buru austerik txarrena zuten
lapurrak jartzea gallen,
erioztarrak iñoiz ba ziran
eiztaria irugarren.
Neronek ere amaika korri
elurretan egin nuen....
bañan, gaiztonak arpa jotzeko
ijito jendea emen.
-10-
Uste gabean Errepublika
etorri zan guregana,
ikurrin ori zainduko degu
«Heras'ek» esan zuana.
Bost urte barru berriro guda
eta orain zenengana...?
eunetatikan larogei ta bost
Urtizberea'rengana.
-11-
«Urtizberea», bere gudarik
maitea zuten benetan,
onen bearra izandu zuten
be, ta, goineko maldetan.
Arerioen bonba batekin
elbarriturik Elgetan,
Bilbao'raño eraman zuten
azkeneko arnasetan.
-12-
Laister zabaldu zan mendietan
«Urtizberea» itzala,
bertsotan ez dago esaterik
Onek, utzi zun itzala.
Otoitz ondoren indar berritu
aurreko gudan bezela,
bañan oraingoz, il ziranak il
beste guziok kartzela.
-13-
Iru irabazi azkena galdu
o, Mikelete maiteak.
Beobin jaio emen bukatu
indarrak jarri legeak.
Berriro txelet egin zazute
zabalik daude ateak,
ea, Euzkadi'n jartzen zeraten
betiko Jaun da Jabeak.