Herrero bati
Rezola, L. (Tximela)
-I-
Aspalditxoan ixilik zegon
txoria emen dezute
erdi illunpean dagon artista
argira ekarri nai nuke,
suteri lana, txit dakitenak
galdera au egiten dute,
mallu ta zintzel utsakin, eskuz,
JESUS nola egin liteke...?
-II-
Arritu bizin gelditzen naiz
sar orduko zure etxean!!
Jesus maitea ikusten baidet
iltzen burni gurutzean,
bere aurpegi berbera eta,
beso bat oker antzean
burua bera-alde eroria,
azkeneko arnasean.
-III-
Zure lantokin alperrik dira
tresna berri edo makinak
adelantuak zertako ditu
eskuz egiten dakinak...
Andre-alaba, zu, t'aita zana,
apain dauzkazu egiñak
ba-dirudite fundizioan
egin dako imajiñak.
-IV-
Kolpe batekin ez da egiten
kristau baten aurpegia,
berotu aldi askoren bidez
esan nai det, alegia.
Batetik esku abilla bear
bestetik begi argia
soldadura'ren tantorik gabe
guzia burni garbia.
-V-
Neska ta mutil, dantza gozoro,
erdian txistularia,
tambor da txistu kendu ezkero
dirudi bertsolaria.
Pieza batean bakoitza egin,
or dezu abildadia,
gañera aurpegin ezagutzen da
erdikoan edadia.
-VI-
Bakar-bakarrik egin dituzu,
imajin arrigarriak
danak amabost izango dira
zedorrek erakutsiak.
Nere bitartez jakin dezala,
gaurtikan, mundu guziak
pare gabeko artista on bat
daukala Euskalerriak!!
-VII-
Mallu tenazak eskuetan da
surtan burni guritua,
izan liteken ustelena da,
izenez «pudelatua».
beroan artzen ez da xamurra
material oni puntua,
askotan kolpe kaxkarrenakin
gelditzen da izartua.
-VIII-
Suterin sartu txingure albotik
noiz galga artu peskisan,
eztu balio kolpeka asterik
asten danean drisdrixan,
Bakoitza egiten zenbatsu ordu
pasa ditun ez dit esan,
iñork eztaki oiek egiten
zenbat erneaziko zan...
-IX-
Gora, pintore, -gora, eskultore
ta gora!! lagun jatorra!!
jaiotzatikan mallua beti
izan dezu maitekorra.
Amaika bider ikusi baitut
blai egin da alkandora
eztakianak eztaki zer dan
suteriko lan gogorra.
-X-
Jaio, kristautu, azi ta bizi
Villabona'ko errian,
eskolatuta lanari ekin
etxtko perrategian,
Aita zanak au etzuan nai
ikusi alperkerian
an jarraitzen du erentzin utzi
zion suteri zarrian.
-XI-
Otaegi'tar Joxe Angel da
imajin oien jabea
burua ongi ornitua du
arrokeririk gabea,
Ludian zear lanteri ontan
nun arkituko obea...?
au degu emen, herrero batek
ekarri zuan lorea.
-XII-
Milla zorion zuri ematea
gauzik onena neretzat
nik ez baidet beste itzikan
gaur billatzen zuretzat,
jarraitu aurrera geiago egiten
bete artean ametsak
ta ea biar oroitzen zeran
Gernika'ko arbolantzat.