inprimatu
Eiztarien bizitza
Izenburua:
Eiztarien bizitza
Sinadura:
Rezola, Joaquin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rezola, Joaquin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
172.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eiztarien bizitza

 

Rezola, Joaquin

 

 1)

 

 Eiztarien bizitza

 nai nuke aitatu,

 ta onak zeratenak

 gaizki au ez artu.

 Egia esatea

 ez baida pekatu.

 utsegingo ba-nuke,

 mesedez, barkatu.

 

 2)

 

 Ondo praparatu da

 aurretik asita

 amar kaja kartutxo

 ditu erosita.

 Lorik ere eziņ egin

 gauz au ikusita,

 Kastilla dagoela

 eperrez josita.

 

 3)

 

 Zai dago noiz baņo noiz

 "beda" irikiko,

 kamaran ez du tokirik

 aurrera eukiko.

 Ezta ere bazkaltzeko

 bakallauik jarriko,

 baņan ez da egun ori

 errez etorriko.

 

 4)

 

 Iritxi da eguna

 noizbait zorionez

 autobusa bete ere

 amar egun aurrez.

 Jendea osatzen da

 ontarako errez

 geiago joango ziran

 baņan lekurik ez.

 

 5)

 

 Emendik irten dira

 txoraturik pozez,

 amarna eper ekartzea

 pentsatuta aurrez.

 Baņa ori ez da izaten

 uste beziņ errez,

 batzuek bat edo bi,

 geienak baterez.

 

 6)

 

 Eguna zabaltzerako

 artu eskupeta,

 kartutxera ere bai

 gaņezca beteta.

 Mendira ba-dijoa.

 presaka eperreta

 naiz gero baterez bota

 kartutxok erreta.

 

 7)

 

 Goizean asi dira

 eperrak kantari,

 zer poza ematea dion

 eiztari onari.

 Gaixuak aitzeko daude

 tiro zar ugari,

 esker danak ez diotela

 tiratzen berari.

 

 8)

 

 Eperra altxa zaio

 bi metro barruan,

 oso gutxi palta zun

 jotzeko buruan.

 Bi tiro botagatik

 ederki zan juan,

 zer esango zun lagunak

 ikusi ba-zuan!!

 

 9)

 

 Kotora sartu da ta

 guardak du ikusi,

 eizean okerrago

 ezin leike asi.

 Bera ondoren zuela

 ba-zijon igesi,

 lar baten trabatuta

 jo ea galtzak ausi.

 

 10)

 

 Larri artan pasa ditu

 zulo eta murko,

 etzuen aibeste bildur

 beņere pasauko.

 Ta etzion aldegiņ

 berak nai orduko,

 ezta ori berriz errez

 kotoan sartuko.

 

 11)

 

 Beņere ez nun ikusi

 alako eper pilla,

 asko xamar jo eta

 amarren bat milla.

 Oiek danak bizirik

 nik batere ez illa

 Jainkuak ala nai ba-zun

 ala izan dedilla.

 

 12)

 

 Eguardian bildu da

 bere lagunakin,

 gezurra moldatu ere

 abildadeakin.

 Bi eperrak aldein ziek

 egats ausiakin,

 atsalden ibiliko al-nauk

 suerte obeakin!!

 

 13)

 

 Atsaldean berriro

 ekin dio trebe.

 ez baitu etorri nai

 eperrikan gabe.

 Azkenean ezta egin

 eper baten jabe,

 etxean gelditu balitz

 ez al-zuen obe?

 

 14)

 

 Ainbeste ibili ta

 buruik ezin altxa

 batak besteari dio:

 "Auxen ez dek martxa".

 Nik daukaten famakin

 joan bear atsa,

 besterik ezin bada

 eman zagun matsa.

 

 15)

 

 Matsa erostea jun da

 eperrak ikusi,

 etsaia tentaketan

 zitzaioten asi.

 "Eperrik gabe joatea

 ez al-dek itxusi?",

 askoz obea dezute

 batzuek erosi.

 

 16)

 

 Etxera ba-datozte

 guztiz oso zoro,

 aldamenekuak ere

 antz eman apuro:

 "Eper oiek erosiak

 dituk ik seguro,

 bakoitza ordaindu dek

 dozenan bat duro".

 

 17)

 

 Ederra entzun zuen

 aurreneko saion,

 batere ez det uste

 egin zionik on.

 Koloreak ederki

 gorri zitzaizkion,

 gaizki dabillenari

 zer gertatzen zaion.

 

 18)

 

 Eiztari izatea

 da gauza laburra,

 kartutxo erosteak

 ematen bildurra.

 Txakurra ere mantentzen

 etzegok xamurra,

 opizio orren jabeak

 laixter joko dik lurra.

 

 19)

 

 Kalte aundiak ditu

 gaurko eiztariak.

 Ibillaldi txar asko

 ta gastu aundiak.

 Ikusi egin bear dira

 oien izerdiak,

 merkeak ezin atera

 oien eper, erbiak.

 

 20)

 

 Nere konsejua azkenik

 entzun nai ba-dezu,

 eskupetarik eskuan

 geio artu etzazu.

 Erostunik iņon bada

 azkar saldu zazu,

 txatarrera bota ta ere

 kontua daukazu.

 


inprimatu