Alfabetoa
Retegi, Inaxio
1.
A b c ch d e f
g h i j-ota,
hori ez dakiena
burutik jota.
k l ll m
hartu ezak/n nota,
n ñ o p q u
hauxe duk/n konpota.
Ez bazaik/n inporta
zapata ta bota
beharra zegok/n ta
dantzatzeko jota:
hara bertso batean
gehienak bota. (2)
2.
Ere, s t ts tt
tx tz u ondoren
saiatu nadin azkar
ahaztu baino lehen.
v w (ube bikoitza)
goxokiak jaten.
(i)x(a) ta y grekoa
beti hitz egiten.
Ez dabiltza zuzen
esango dut ozen.
Saiatu gaitezen
zator eta zezen:
ia badakizuen
azkena zein den? (2)
|