inprimatu
Urruntasuna
Izenburua:
Urruntasuna
Sinadura:
Renteria, Gorgonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Renteria, Gorgonio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
109

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urruntasuna

 

Errenteria, Gorgoni

 

 "Jakitun batek esan ei eban,

 -ez dakit nungo lekuan-

 urruntasunak maitetasuna

 kentzen ebala beinguan.

 

 Jakitun onek, nire eritxian,

 ez eban euki goguan

 beste guztiak ez zireanik

 bera lakuak munduan.

 

 Urrun daukat nik Euskalerria

 joan dan aspaldi onetan:

 asko ba'neban lenago maite,

 geiago dot gaur maitetan.

 

 Gau eta egun, lo ta itzarturik,

 beragaz naz gomutetan:

 jakitun onen esaerea

 ez da euskal-biotzetan!

 

 Munduko toki deuntu ederra,

 beste bardiņik bagia;

 noz ikusiko ete zaitut nik,

 neure jaio-lur maitia?

 

 Zure semien urruntasuna,

 erbestetasun nekia,

 beti negarrez zauri opaurik

 biotz eta gomutia.

 

 Urruntasuna deritxat dala

 maite diranen artian,

 zauri andi bat negarrez

 arik urratu artian.

 

 Ortik dabiltzan euskal-semiak

 euskera entzun nai ezik,

 urten daiela, gure antzera,

 euskal lur maite-maitetik.

 

 Maite ezpadabe euren izketa,

 Euskalerrian bizirik,

 egongo dira gau eta egun

 negarrez entzun gurarik."

 


inprimatu