inprimatu
Réveil Basque deitcenden caseta berri bat
Izenburua:
Réveil Basque deitcenden caseta berri bat
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
4

Réveil Basque deitcendan caseta berribat

 

 

 1.

 

 Réveil Basque deitcenden caseta berribat

 Aguertu izan ceiku nounbeitican hounat

 Republicaren alde heldu da guerlarat

 Uscaldun buru gogor conbertiazterat.

 

 2.

 

 Ardiaren larriaz otsoa estaliric,

 Ogui beno haboro gazna hitzemanic,

 Promesa ederrenac orotan eguinic,

 Erchouac atchikitu ountsa troumpaturic

 

 3.

 

 Hanitch sarthu behar cen cargu berrietan

 Jarri handibat badugu goure herrietan.

 Pietou edo garda laster sartzecotan

 Frango salsatu dira azken boscatcetan.

 

 4.

 

 Azken boscatce hori pasatu artian

 Reveillac ibilitu jentiac airian;

 Bena nahi ciana uken dianian

 Berdolic ouzten dutu jentiac lurrian.

 

 5.

 

 Republica jin gueroz, oi laboraria!

 Zor eta cerga pian, hago lehertia

 Merke saldu behar duc biltcein dian bihia,

 Cabalac ere ez dic balio haztia.

 

 6.

 

 Napoleon guiniano ourhe zilhar bazen:

 Holaco demboraric, nourc du ikousiren?

 Etche tchipiac ere ordian goratcen,

 Eta handiac orai ari dira aphaltzen

 

 7.

 

 Miseriaric bakit, ez da bazterretan,

 Laborariec orai sus guti moultsetan;

 Ez bada bertce cerbait jiten arte hountan,

 Ardou guti edanen dugu ostatitan.

 

 8.

 

 Republica ourthetan cer dugun ikousten

 Etchezain bordazagnac deit oharterazten;

 Han dagon demboretan den ber profitatzen

 Bertcec ahal diena ondoan eguin dezen.

 

 9.

 

 Sobera buruzagui badugu Frantcian

 Carguiac emendatcez izan gabian

 Mithil bat aski bada etche houn batian

 Certaco ezar biga soldata doblian?

 

 10.

 

 Gobernioco Jaunac dirare guizeutcen,

 Meheric sarthu eta aberats jalguitcen.

 Bat aberastu denin bertce bat da sartcen

 Eta jente praubiac ederki pagatcen.

 

 11.

 

 Erregue Emperadoren dembora urousetan

 Cambiamentu guti gobernu jaunetan,

 Luzaz egoiten ciren beren emplegutan,

 Bekan berri ditela magnatac etchetan.

 

 12.

 

 Hambat cargulant eta despendiourekin

 Nic clarki ikoustendit nourat behar den jin,

 Errecalarat buruz abiatziarekin

 Ez da aise izanen ukuatcia bidin

 

 13.

 

 Adio Réveil Basque, caset ilustria,

 Goure dihariaren hurrupatzalia,

 Ez baduc nahi erran chuchenki eguia

 Saragossan behera hobe duc juaitia.

 


inprimatu