inprimatu
Qui habitat in adjutorio Altissimi (10'garren salmoa)
Izenburua:
Qui habitat in adjutorio Altissimi (10'garren salmoa)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Polikarpo Irazoz)
Egilea(k):
Polikarpo Irazoz

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
174.zk.
Orrialdea:
92-93

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Qui habitat in adjutorio altissimi

 

 

 Salmogileak:

 

 Guziz-Goraren estalpean dagona

 goiko Jaunaren gerizan etzaten da.

 

 Gizon zintzoak:

 

 Nik diotsat nere Jaunari: "Zu zera,

 nere gorku ta gaztelua; zu zera

 nere Jainkoa; zugan dut nik ustea."

 

 Salmogileak:

 

 Ark elkiko zaitu eiztari-saretik,

 ark beiratuko elderi galgarritik.

 Bere egopean ark zaitu estaliko,

 bere egats-pean egongo zera abaro.

 Aren zintasuna soinburni gogorra,

 zu geritzatzeko mazmarro sendorra.

 Gauez etzera beldurtuko ezertaz,

 ez egunez egan dioan geziaz,

 ez illunbetan dabillen izurriaz,

 ez eguerdian edatzen dan kutsuaz.

 Milla lagun ezkerretik, ta amar milla

 zure eskuian erortzen dira zerraldo;

 ala ere gaitza ezta zuganako.

 Zure begiz ikusiko duzu ori,

 ikusiko duzu bai, zer ordainsari

 ematen zaien obendi gaiztoeri.

 Zuk baitiozu: "Jauna, zu nere gorku!"

 Guziz-Gorena duzu zere igesleku.

 Ezta zugana gaitzikan urbilduko,

 ez azorririk zure etxera elduko.

 Bere Aingeruei agindu baitie,

 begira zaitzaten bide gaztietan;

 beren eskuetan jasoko zaituzte,

 zure oņak arrien bat jo eztezan.

 Legoi ta sugen gaņean beldur gabe

 ibilliko zera; eta legoikume

 ta iraunsugeak oinkatuko dituzu.

 

 Jainkoak:

 

 Nigandu ustea, ta askatuko dut;

 nere izena badazau, ta zainduko dut.

 Deituko nau, ta nik erantzungo diot;

 estualdian arekin naiz izango,

 onez aterako dut ta goratuko.

 Emango diot bizi-aldi luzea,

 agertuko diot nere gaizkatzea.

 


inprimatu