inprimatu
Koplak gerlako tokitik
Izenburua:
Koplak gerlako tokitik
Sinadura:
P.S.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.S

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1915
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1452.zk.
Orrialdea:
2

Koplak gerlako tokitik

 

P.S.

 

 1

 

 Sei urthe Amerikan, Canadan egonik,

 Gibelerat jin nintzen, gogoak emanik;

 Burraso, haurridekin gozatu nahizik,

 Nere sor lekhu ona ez galtzea-gatik.

 

 2

 

 Banakien ba huna heldu bezen sarri,

 Zorra pagatu behar zela Frantziari;

 Agurrak in orduko ner, etchehoeri,

 Berehala soldado minduten igorri.

 

 3

 

 Errian miduten beraz hor Ifanterian,

 Tarben errechimendu hamabigarrenian.

 Bi urthe gauzk ziren jada, ichtantian;

 Etchera ethortzeko mindagon lorian.

 

 4

 

 Itsasoa ezti da? Untzian plazer da;

 Saltoka hari hala, ez da gauza bera.

 Bakea zelarikan nintzen alegera;

 gerla hasiz geroztik trichterik nabila.

 

 5

 

 Gerlak daulalarikan bihotza ilhuntzen,

 Alegerarik deus ez nakihe kondatzen,

 Nahiz ez dudan arras oraino etsitzen;

 Bainan lanjer handiak ditugu pasatzen!

 

 6

 

 Badakizue, azkar ditugu etsaiak

 Alamania eta Otrichia, biak.

 Angleterra, Rusia berekin, Frantziak

 Ez dauka iziturik heien garhaitziak.

 

 7

 

 Iragan buruilaren hoita batean zen;

 Orduan hasi nuen etsaia frogatzen,

 Alaman barbaroa biziki azkar zen.

 Gu gure lurrretarik kasatzera jin zen.

 

 8

 

 Aitzin, sahetsetarik inik itzulia,

 Hoztu nahi zaukuken ihes egitia.

 Gu ihesari eta... tiroka etsaia!

 Harritzeko zen hango odol ichurtzia

 

 9

 

 Geroztik hemen gare lerroka tranchetan,

 Alaman izarretarik ehun bat metretan;

 Gauaz eta egunaz bethi ernerikan,

 Bortz heldu badire, kontra itekotan.

 

 10

 

 Hemen ikhasten dugu miseriazer den;

 Jan edan funtsik gabe egunak egoiten,

 Hotzak eta bustiak gaituzte chahutzen.

 Holakorik nehori ez dut desiratzen.

 

 11

 

 Umea, orhit amaz, et'ama umeaz;

 Orhoit, burraso onak, zoin zuen semeaz;

 Haurrideak ere ba zoin zuen anaiaz...,

 Nik ez dut gutiago pentsatzen etchean.

 

 12

 

 Badakigu guziek hil behar dugula;

 Hortakotz eman gaitu Jainkoak mundura.

 Hemen ichurtzen badut nik nere odola,

 Etchea bichtan gabe, oi! dolu nukela!

 

 13

 

 Baditut bi anaia ni bezala gerlan;

 Berriak badut bainan hek ez nerekilan!

 Ikhus ahal banintza, gaizoak, sekulan,

 Elgar besarkatzeko plazera orduan!

 

 14

 

 Banituen nik herrian lagunak

 Gazte ta adineko adichkide denak

 Orai dudarik gabe suan gehienak

 Goraintzi guzierin, oi! herritar onak!

 

 15

 

 Elizan, ttipi-danik, guk ikhasi gauza

 Mende lazgarri huntan dezagun probetcha.

 Guziak fidel egon Jainko Jaunarentzat

 Harek emanen dauku zerua saritzat.

 

 16

 

 Eskualduna naiz eta sortzen Senpertarra:

 Ongi ezagutzen dit nik horko bazterra.

 Ez ekharririk ere urhe ta zilarra,

 Itzul banadi, ene fortuna ederra!...

 


inprimatu