inprimatu
Tute apostura
Izenburua:
Tute apostura
Sinadura:
P.P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.P

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
106.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tute apostura

 

P.P.

 

 1

 

 Goñi-neko nagusi

 Jose Ayestaran

 ta Ignacio Marichelen

 tute apusturan;

 nolako marrajuak

 ta zimelak diran,

 kontatuko dizutet

 guztiya segiran.

 

 2

 

 Amabi jokutara

 zuten partidua,

 bañan etzan jokatzen

 batere dirua

 baizik sagardo bertan

 embotellatua,

 naiz galdu biyak zuten

 egiten tragua.

 

 3

 

 Eseritzeko ere

 betarikan gabe,

 mostradorien kontran

 biyak tente daude;

 zakurrak bezin gogor

 or ari dirade

 bestela inguruko

 jendiari galde.

 

 4

 

 Amabira nola zan

 partidua asi,

 biyak agertu dute

 milloi bat malezi;

 azkenian nausiyak

 diyo irabazai,

 ¡Amabirako zuben

 zazpirekin utzi!!!

 

 5

 

 Gero dio Josheri

 Inaziyok lasai,

 ¿zenbat botilla

 - Azken azkenekua.

 ¿Aldezu joka nai

 bakarrak ustutzera

 ta Joshek diyo: -Bai.

 

 6

 

 An etzegoen chancharik

 kartak nastu zituzten

 berri berrirotik;

 ernai jarriyak zeuden

 biyak egiñik joko

 nor bere aldetik

 suba botatzen zuten

 bi begiyetatik!

 

 7

 

 Ikastsa beziñ beltzak

 jarririk musuak,

 asi dira gogorki

 jasorik besuak;

 biyak egiñik joko

 oso erosuak

 ¡nausiya bentsutu du

 golde indartsuak!

 

 8

 

 Ango poza ta algara

 ango iskanbilla,

 kontentu arkitzen zan

 bai gure mutilla;

 ta diyo: -Milla pestan

 naiz etorri billa,

 ezdiyot nik emango

 sagardo botilla.

 

 


inprimatu