inprimatu
Euskal ikurriņa
Izenburua:
Euskal ikurriņa
Sinadura:
P.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.L

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
81-82

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Euskal ikurriņa

 

P.L.

 

 Ekurrin, Ikurriņa,

 bai dala panpiņa

 txuri-gorri-orlegiz

 Sabiņ'ek egiņa...!

 

 Odolez gorria ta

 itxaroz orlegi,

 Ander-egunak digun

 oroit-ikuspegi;

 txuriz aitortzen digu

 fedearen egi,

 asetuez euskaldunen

 biotz eta begi.

 

 Sabiņ'ek euskotarren

 ageri bat nai ta,

 auxe asmatu zuan,

 zoragarri baita.

 Gora Euzkadi deika

 zutitu zan Aita,

 abertzale guziok

 bear degu maita.

 

 Ekurrin, Ikurriņa,

 or dezu egiņa

 gudari-odol garbiz

 erriaren ziņa.

 

 Gudateak saillean

 burrukako txanda

 eman zigun odolduz

 mendi, uri, landa:

 Billarreal, Intxorta'n

 illetak jasanda,

 Lemonaitz ta Gernika,

 Bizkargi, Artxanda.

 

 Armetan galdu genun

 Franko'ren burruka;

 alanbe Ikurriņa

 geuk ezin izkuta.

 Beti odol-giroan

 negu eta uda,

 sekulako da nonbait

 euskaldunen guda.

 

 Ikurrin, Ikurriņa,

 bai dala samiņa,

 zu odol-itotzeko

 bildu dan osiņa.

 

 Anai artean degu

 gaitzena burruka,

 erbeste-aizeakin

 dator, ezin uka;

 Madrill'ek nastu gaitu

 garrotoz orruka,

 euskal aizken-arnasa

 nai dutela buka.

 

 Elkartuz indarrean

 goazen atez-ate,

 askatuz erriaren

 lokarri ta kate.

 Zutik jarri zeraten

 ainbeste alkate,

 denoren txalogarri

 benetan zerate.

 

 Ikurrin, Ikurriņa,

 min det zure miņa:

 Euzkadi aska naita

 oraindik eziņa...

 

 Denok oar gaitezen

 anaiak gerala,

 amari emateko

 erantzun leiala.

 Onartuz Ikurriņak

 damaigun itzala,

 Jainko ta Lege Zarrak

 elkartu gaitzala.

 

 Agur itzal aundiko

 mezu dun ikurrin...!

 Beste oialik ez du

 erriak atsegin.

 Pake-irrintzi joaz

 txistu ta danbolin,

 Gernika'ren altzotik

 zaitzagun Erregin.

 


inprimatu