Chori errechinoula
P.L.
1
Chori errechiņoula udan da kantari,
Zeren ordian beitu kanpouan janhari;
Negian ezt'ageri; balinban ezta eri!
Uda jin baledi,
Kontsola nainte ni!
2
Chori errechiņoula ororen gehien,
Bestek beno hobeki hark beitu khantatzen;
Harek du inganatzen mundia bai tronpatzen:
Bera eztut ikhousten,
Bai botza entzuten.
3
Botz haren entzun nahiz herraturik nago;
Ni nahi hullant eta houra hurrunago;
Jarraiki nindakio bizia gal artino:
Aspaldi handian
Desir hori nian.
4
Choria zouņen eijer khantuz oihanian!
Nihaourek entzun dizut igaran gai-ian.
Eia gouazen, maitia, bibiak ikhoustera:
Entzun baduzu,
Charmaturen zutu.
5
-Amak utzi nunduzun bedats azkenian;
Geroztik nabilazu hegalez haidian;
Gaiak ourthouki ninduzun sasiņo batetara,
han zuzun chedera,
Oi ene malhurra!
6
-Choria, zaoude ichilik, ez egin khanturik;
Malhur hortan baduzu choriaz besterik;
Eztuzu profeiturik ni holaz penaturik,
Ez eta plazerik
Ni thounban sarthurik.
7
-Bortiak chouri dira, elhur dienian:
Sasiak ere ulhun, hosto dienian;
Ala ni malerusa! Zeren han sartu nizan!
Joun banintz aitzina
Ezkapatzen nintzan!
8
-Choria zaoude ichilik, ez egin nigarrik;
Zer profeitu dukezu hola aflijiturik?
Nik eramanen zutut, chedera lachaturik,
Ohiko bortutik,
Ororen gaņetik.
9
-Nitzaz biek trichterik uduri duzie;
Ohart zien kasiaz gaichouak halere
Zientako chederak nounbait badirade:
Ni libra nezazie,
Bena egon libre!
10
-Chori errechiņoula, orai libre zira:
Zouaza oihaneko bago thiniala;
Hanti khanta ezazu aholku eijerra:
Ahal badugu ja,
Segituko gira!