inprimatu
Nere Ama
Izenburua:
Nere Ama
Sinadura:
P.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1602.zk.
Orrialdea:
7

Nere ama

 

P.E.

 

 1

 

 Nork nu hazi bere bular eztiaz,

 Hupatu lokar-arazteka lehiaz

 Besarkatu bere amodio guziaz?

 Zuk, nere ama.

 

 2

 

 Lo egin-eta erne iratzarturik,

 Nork zautan, laster altzoan harturik,

 Kantatzen goxoki, burua kurturik?

 Zuk, nere ama.

 

 3

 

 Nork daut-debotki erakutsi otoitza,

 Nola Jainkoa nere ahal guziez maita,

 Zeruraino heltzeko zer bide hauta?

 Zuk, nere ama.

 

 4

 

 Geldi nitakea zure maitatzetik,

 Zuri ospe eta laguntza emaitetik

 Ni horrela maitatu nuzunaz geroztik,

 Oi nere ama.

 

 5

 

 Ez, sekulan! Gogoetak berak nu lazten.

 Bainan Jainkoak badu hala on-hartzen,

 Gogotik higaturen niz zure artatzen,

 Oi nere ama.

 

 6

 

 Xahartuko zirenean eta ezinduko,

 Sokorri bat izanen niz zuretako,

 Oinazeak nekez baitzaizkitzu hurranduko,

 Oi nere ama.

 

 7

 

 Izarrez gorago dagoen Jainkoak

 Zorrotz ditzadaia igor behakoak

 Sekulan baderraitzut ele gaixtoak,

 Oi nere ama.

 

 8

 

 Hit tenorean, nere ama maitea,

 Zoin mina daite nere atsegabea!

 Hain labur baitzait zurekin bizitzea,

 Oi nere ama.

 

 9

 

 Bainan zerua sekulako saritzat

 Dukegula biek dadukat segurtzat,

 Andre Dena Maria bera bermetzat,

 Oi nere ama.


inprimatu