inprimatu
Nere Ama
Izenburua:
Nere Ama
Sinadura:
P.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.E

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1270.zk.
Orrialdea:
4

Nere ama

 

P.E.

 

 1

 

 Nork nu ni bere bulhar eztiaz,

 Hupatu lokhararazteko lehiaz,

 Besarkatu bere amodio guziaz.

 Zuk, nere ama.

 

 2

 

 Lo egin eta erne iratzarturik,

 Nork zautan, laster altzorat harturik,

 kantatzen gochoki, burua khurturik?

 Zuk, nera ama.

 

 3

 

 Nork daut debotki erakutsi othoitza,

 Nola Jainkoa nere ahal oroi maitha,

 Zeruraino, heltzeko zer bide hauta?

 Zuk, nere ama

 

 4

 

 Geldi nitakea zure maithatzetik,

 Zuri ospe eta laguntza emaitetik,

 Ni horrela arthatu nuzunaz geroztik?

 Zu, nere ama.

 

 5

 

 Ez sekulan! Gogoetak berak nu lazten.

 Bainan Jainkoak badu atsegin hartzen,

 Gogotik higaturen niz zure arthatzen,

 Zu, nere ama.

 

 6

 

 Chahartuko zirenean eta ezinduko,

 Sokhorri bat izanen niz zuretako,

 Oinhazeak nekez baitzaizkitzu hurranduko,

 Oi! nere ama.

 

 7

 

 Izarrez gorago dagoen lainkoak

 Ditzadala igor zorrotz behakoak,

 Sekulan baderroitzut elhe gaichtoak,

 Oi! nere ama.

 

 8

 

 Hilen zirenean, ere ama maitea,

 Mina da izanen ene atsegabea,

 Laburregi baitzait zure oizitea,

 Oi! nere ama.

 

 9

 

 Bainan zerua sekulako saritzat

 Duzula ukhanen dadukat segurtzat,

 Andre dena Maria bera bermetzat,

 Oi! nere ama.

 


inprimatu