inprimatu
Nere Ama
Izenburua:
Nere Ama
Sinadura:
P.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.E

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1181.zk.
Orrialdea:
2

Nere ama

 

P.E.

 

 1

 

 Nork nu ni hazi bere bulhar eztiaz,

 Hupatu lokhararazteko lehiaz,

 Besarkatu bere amodio guzian?

 Zuk, nere ama.

 

 2

 

 Lo egin eta, erne iratzarturik,

 Nork zerautan, laster altzorat harturik,

 Kantatzen gochoki, burua khurturik?

 Zuk, nere ama.

 

 3

 

 Nerk daut debotki erakutsi othoitza,

 Nola Jainkoa nere ahal oroi maitha,

 Zeruraino heltzeko zer bide hauta?

 Zuk, nere ama.

 

 4

 

 Geldi nitakea zure maithatzetik,

 Zuri ospe eta laguntza emaitetik,

 Ni horrela arthatu nuzunaz geroztik?

 Zu, nere ama.

 

 5

 

 Ez sekulan! Gogotak berak nu lazten;

 Bainan Jainkoak badu atsegin hartzen,

 Gogotik higaturen niz zure arthatzen,

 Zu, nere ama.

 

 6

 

 Chahartuko zirenean, ezinduko,

 Sokhorri bat izanen niz zuretako,

 Oinbazeak ez baitzaitzu hurranduko,

 Oi! nere ama.

 

 7

 

 Izarrez gorago dagoen Jainkoak

 Dihtzadala igor zorrotz behakoak,

 Sekulan baderraitzut elhe gaichtoak,

 Oi! nere ama.

 

 8

 

 Hilen zirenean, ene ama maitea,

 Mina da izanen ene atsegabea,

 Laburregi baitzaut zure bizitzea,

 Oi! nere ama.

 

 9

 

 Bainan zerua sekulako saritzat

 Duzula ukhanen dadukat segurtzat,

 Andre dena Maria bera bermetzat,

 Oi! nere ama.

 


inprimatu