inprimatu
Ama hila
Izenburua:
Ama hila
Sinadura:
P.E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
P.E

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1887.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama Hila.

 

P.E.

 

 Horra nun den Mattin heldu arraintzatik

 Egun lazgarri bat urrun pasaturik

 Itsaso gainean; deus ez hatzemanik

 Etcholarat doha bihotza ilhunik.

 

 Gizona da sartzen argi bat eskuan:

 Etchola ichilik itsas bazterrean

 Dago ahats hartan ilhumpe betean.

 Jendeak ditazke beroki ohean.

 

 Barneko aldean oro da geldirik

 Ez da han aditzen itsasoa beizik

 Eta uri chortak zoko guzietan

 Putzuen egiten sukalde handian.

 

 Bainan zer ikusten du zoko batean:

 "Gorphutz bat etzana lurraren gainean

 Zangoak urthutsik urean iheri

 Begiak aldiz so daude zeruari.

 

 Bere bi beroak zabalduak ditu

 Et'agoa nondik baita eskapatu

 Azken hatsa, orai arrunt idekia.

 Itchura honi zoin den lazgarria.

 

 Eta gorphutz hori, zer zen aintzinean

 Emazte gaztea, bizi deskantsuan,

 Lanean dorpheki higatu ondoan

 Akabatu dena orai miserian.

 

 Eta gorphutz horren ondoan dagozi

 Bere haur maiteak lothuak elgarri

 Bi aingeru ttipi lo bethe bethean

 Ohako tchar baten berotasunean.

 

 Amak herioa ikusiz hurbiltren

 Zangoen gainean emana zakoten

 Soinekoak egon ziten berokian

 Berak hotz izanen zuen arats hartan.

 

 Hoieri loa zoin ditaken eztia

 Bekatutik dute bihotza garbia

 Jainkoarentzat ez daude beldurrean

 Prestak agertzeko haren aintzinean.

 

 Aizea orroaz hari da kampoan

 Ur chortak metatzen etchola barnean

 Hilaren gainerat noiztenka erortzen

 Nigarra bezala begitik lerratzen.

 

 Ba! ama da sartu eternitatean

 Bethi bizitzerat zeru ederrean

 Haurren ikusteko esperantzakilan

 Egun batez haren loria berean.

 


inprimatu