inprimatu
Canadatik agur bat Arrosari
Izenburua:
Canadatik agur bat Arrosari
Sinadura:
P.E. - O., J.-P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
O., J.-P
P.E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
599.zk.
Orrialdea:
4

Canadatik agur bat Arrosari

 

P.E. - O., J.-P

 

 1

 

 Hemeretzi mende hirur hogoi eta bigarren urthean

 Agur diogu sor lekuari urthe berria hastean

 Demborak ditu bizi girela Amerikako parthean

 Zembeit eskualdun lagun onekin arrotz hainitzen artean.

 

 2

 

 Canada deitzen duten leku hau baita izigarri hotza

 Aski beztituz beiratzen dugu beroki gure gorphutza

 Lanean ariz hemen guziak bizi gira frango untsa

 Baman halere eskual-herrian maiz gogo eta bihotza.

 

 3

 

 Arrosa cthoko pollita zuri arrundik gaude begira,

 Gure biziko orhoitzapenik gochoenak hor baitira:

 Hortik joaitean hartu chedeak baldin komplitzen badira

 Gogotik jinen gira berrtz hoin maite dugun herrira.

 

 4

 

 Aitama haurride adichkide bai eta gazte lagunak,

 Zuek hor utziz: geroz ditugu izan memento ilhunak:

 Grazia eman nahi badauku zeruko Jainko Jaun onak,

 Zuen artean joanen ditugu biziko azken egunak.

 

 5

 

 Sor leku ona ez dezakegu edozoin gisaz, ahantzi:

 Hortako beraz nabi ginuke leku hau guk orai utzi.

 Elgar ikusteko esperantzan berriz bihar edo etzi,

 Ezagun oror bihotz erditik diogu milla goraintzi.


inprimatu