inprimatu
Gau berean sorthu bi haurrer
Izenburua:
Gau berean sorthu bi haurrer
Sinadura:
P.B.
Urkizaren iruzkina:
(ik. Oxandabaratz, Cadet)
Egilea(k):
P.B

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
216.zk.
Orrialdea:
4

Gau berean sorthu bi haurrer

 

P.B.

 

 1

 

 Bi haur pollit maitagarri, Jatsun ditut ezagutu

 Berehala, soin orduco, bihotcetican maitatu.

 Nahiz jakin nungoac ciren berer nioten galdatu

 Erran zautaten: Gau berean Baïgorrin zirela sorthu.

 

 2

 

 Egia da haur horiec biac dire Baïgorrico

 Batto Erguiren alaba, bertcia Bergouñaneco

 Horien aitec hartu zuten egun bena ezcontceco

 Jocatu ere bazcari bat zoin lehen cen aitatuce.

 

 3

 

 Egun berian ezcondu, aitatu egun berian

 Bi haur eder sorthu ciren bi ametaric batian

 Elgarrekin giristinotu batheioco ithurrian

 Jincoac ceruan ezarri bien icenac aldian.

 

 4

 

 Begiac beltz, bilo luce, gerruntcelaric lerdenac

 Sorthuz geroz badoatci escutic escu emanac

 Batec bertcea besarcatuz baderamazte egunac

 Ez dakienac uste luzke sabel berean egonac.

 

 5

 

 Elgarrekin in zazue lehen communionea

 Eskuz eska har zazue mahi sainduco bidea.

 Egun berean errecebi Jesusen gurphutz maitea

 Besta hartan nic nahi nuke hunki Baïgorri aldea.

 

 6

 

 Lili fresco baten pare athiki bici onduan

 Zuen berthute ederrez ezagutuac munduan

 Ezcont zaitezte ene haurrac, biac aldare berean!

 Nun ez duzuen nahi sarthu elgarrekin comentuan!

 

 7

 

 Bicitce luce, uros bat, lurrean ereman eta

 Nola hiltceco arrasta denentzat emanic baita

 Zuentzat othoizten dut orai ceru goretaco Aita

 Heriotcea igortcean, egun bena dezan hauta.

 

 8

 

 Besos beso, begiz begi elgarrekilan biciac,

 Jinco Jaunac ez ditzazke barrea zuen eskiac

 Ez zaituzte separatuco ez eta heriotciac

 Ceruan yarrico zirezte tront berean bi-biac.

 

 


inprimatu