inprimatu
Munduko pasadisua
Izenburua:
Munduko pasadisua
Sinadura:
Pujana, Basilio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pujana, Basilio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
397.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Munduko pasadizua

 

Pujana

 

 -1-

 

 Mundu ontako pasadisuan

 sarrera da jaiotzea

 norbere arduran igaro eta

 urteera eriotzea;

 bere ostean zerua dogu

 gure betiko etzea,

 zentzun bakoen itzal andia

 pasadisuan galtzea.

 

 -2-

 

 Jaunak gizona ipini eban

 munduko bizi ontzian

 zerua bertan irabazteko

 eta denpora gitxian;

 zorion utsa gura dabenak

 ona nere eretxian

 lagun urkoa maitetu eta

 ibilli kontzientzian.

 

 -3-

 

 Mundu onetan sortzen dan danak

 eriotzea dauko zor

 eta sortzean bertan asi ta

 geugana bidean dator;

 egin bear bat daukagu danok

 kontua euki daigun or

 galdu leike ta egin bear au

 egin baņo len ba-dator.

 

 -4-

 

 Arima dauko gizonak eta

 ez da pizti aberea

 ta arima au ez salbatzeak

 emon leike ikerea;

 ez daigun galdu mundu onetan

 au salbatzeko erea

 arima emen salbau bear da

 eta bakoitxak berea.

 

 -5-

 

 Ondo gogoan euki bakoitxak

 Jesusek sarri esana

 eriotzean larrituko da

 bizitzan zintzo ez dana;

 orregaitiņo zintzo izaten

 bizitzan egin al dana

 eriotzean ezingo da ta

 bizitzan ein bear zana.

 

 -6-

 

 Gizona danak egin bear dau

 zentzun legeak diņona

 norbere gauzak maitatu eta

 errespetatu iņona;

 gizon andia baņo lenago

 izan bear da gizona

 eta gizona ez da izango

 birtute au ez daukona.

 

 -7-

 

 Gizon guztiok egon nai dogu

 eurki andi ta altuan

 eurki altuan egon ezkero

 aundiak garalakuan;

 baņa gizonak anditasuna

 bai dauka bere eskuan

 zintzoa dana aundia da ta

 aurkituten dan lekuan.

 

 -8-

 

 Txikia danak egiten ba dau

 berak al daben danetik

 aundia bere geio egin arren

 ez dago orren ganetik;

 gitxiago be izan leiteke

 geiago eginagaitik

 azken epaia izango da ta

 aitasunaren neurritik.

 

 -9-

 

 Gaur Ilargia lortuta dago

 urrengo ei da Marte

 artega gabiz zorion utsik

 iņon ezin aurkitute;

 zorion utsa bakarrik dan lez

 mundu ontatik aparte

 zorion utsik ez da lortuko

 il eta berbiztu arte.

 

 -10-

 

 Andi arroak bere azkenez

 au eiten dabe sinistu

 zoriontzeko ein bear dala

 lenago il ta berbiztu;

 Mundu onetan gizonak beintzat

 gauzatxo bi ezin ditu

 lortu betiko bizia eta

 mundua zeru biurtu.

 

 -11-

 

 Itsu garabiz aurrerapenak

 batetik eta bestera

 eta geiena errebotean

 jatorku geure kaltera;

 argi izpi bat sartu daitela

 jakitunaren artera

 aurrerapena eta zentzuna

 eroateko batera.

 

 -12-

 

 Bai da negar ta atsekabea

 emen mundu saminduan

 gizonak bizi nai ez dulako

 Egillean aginduan;

 nor da gizona bere kontura

 aginduteko munduan

 gu sortu baņo lenagotik be

 emen izan ba-genduan?

 

 -13-

 

 Kantari alai agertzen jaku

 egun zentian txoria

 Egilleari iskinduteko

 daron frutu ugaria;

 gizonak bere egin bear dau

 otoia ta oparia

 au eite ez duna artuten dago

 merezi ez dun saria.

 

 -14-

 

 Okerrerako erreztasuna

 jatorriz zelan datorren

 zentzunezko dan lege zuzen au

 egiten jaku gogorren;

 ta bear bada neuk idatzi ta

 neu ibilliko naz txarren

 baņa egia beti esan leike

 norberak egin ez arren.

 


inprimatu