inprimatu
Egun handia urtarrilaren
Izenburua:
Egun handia urtarrilaren
Sinadura:
Pujana, Basilio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pujana, Basilio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1287.zk.
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Egun handia urtarrilaren

 

Pujana, Basilio

 

 Egun haudia urtarrilaren

 hogeitabat garrenean

 bertso famili elkartu ginen

 Bitoria Eugenian

 Hegoalde ta Iparraldea

 maitasun beroenean

 ja igarota nire bizitza

 zerbait baretu denean

 esker beroak emon nahi dodaz

 Bizkaiaren izenean.

 

 Bertso zaleak txalotu nindun

 jaso hainbat bertsolarik

 orain nik ezin gehiago egin

 eskerrak emon besterik

 baina munduan ez dogu inork

 zorion alai osorik

 bada askorik ez eben egin

 Arrati ta Zeanurik

 baina nik ezin inola itxi

 inorbe eskertu barik.

 

 Idazlariak trebeak doguz

 bertsolaritzaren alde

 M.A. eta Garmendia ta

 Basarri ta Aranalde

 beste askoren artean berriz

 tele ta radio talde

 urre gorriaz apaindu dausku

 Bertsolarion sorkalde

 zuek egina bertso batekin

 ezin ordaindu debalde.

 

 Bai Etxalur egi bikaina

 zuk bertsotan dinostazu

 horrenbestera ez da sakontzen

 zertxobait argi ez duna

 gure Jainkoak emona dogu

 bakoitzaren altasuna

 eta munduan danok dogun lez

 egin behar bat astuna

 handiena da altasun horri

 emotea erantzuna.

 

 Poz atseginez ikusi eben

 argitan nere begiak

 bertsolaritza aupatutzeko

 aurretik agintariak

 baita izkindu bertsolariei

 izugarrizko sariak

 jaunari esker gaur egun ere

 badaukaz gure Herriak

 antolatzaile, agintari ta

 entzule agurgarriak.

 

 Gaztetxotatik gure bertsoa

 beti izan neban maite

 baina inoiz be ez nintzan izan

 omen bat hartzeko beste

 nik egin neban omena hartu

 ta betiko zorrez bete

 anai-arrebok bihotzez dinot ta

 seguru egon zaitezte

 zor hau ordaintzen saiatuko

 naiz azken arnasera arte.

 

 Egun handi bat igaro neban

 anai-arreba artean

 eta betiko euko zaituet

 bihotz barruko golpean

 baita eskertu euskaldun danok

 bihotza bete betean

 ea guztiok elkartzen geran

 berriz datorren urtean

 nik behintzat agur egiten dot ja

 neu joateko uztean.

 

 Datorren urtez omentzekoak

 Iraola ta Goiburu

 bi hauek dira aurten hautuak

 egun handi honen buru

 zuek izango zarie Jainko

 ta gu guztiok aingeru

 aldi estua da hori baina

 egon zaitezte seguru

 zuen anaien eskolta ona

 izangozue inguru.

 


inprimatu