inprimatu
Bertso berriak fokadunen kontra jarriak
Izenburua:
Bertso berriak fokadunen kontra jarriak
Sinadura:
Prontxio, (Brontxe ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Prontxio,

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
419.zk.
Orrialdea:
42

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berriak fokadunen kontra jarriak

 

Prontxio

 

 Neguak beti ekartzen digu

 hirira pizti ugari

 antzarren sama inguratuta

 hainbat foka ta azeri.

 Ezin begira gelditu eta

 egin dezagun safari

 pintura hartu ta botaiogun

 monada larrudunari.

 

 Kupida gabe bota nahi diet

 haiei gaitz honen errua

 berezko antza goratu nahirik

 daukatenei amarrua,

 pentsatzen dute goxo dutela

 azala eta barrua

 baina berea maite badute

 zertako beste larrua?

 


inprimatu