inprimatu
Euskara
Izenburua:
Euskara
Sinadura:
Portuondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Portuondo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1104.zk.
Orrialdea:
45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskara

 

Portuondo

 

 Gure herri zahar honek

 du mila nahigabe

 du mila nahigabe

 izan nahi duelako

 buruaren jabe,

 ez espaņol eta ez

 frantsesen mirabe

 hartako gauz batez

 jabeturik gaude:

 Ez da Euskal Herririk

 euskararik gabe.

 

 Euskara hedatzeak

 du hainbat arazo

 du hainbat arazo

 eginahalak eginda

 ezin dugu jaso.

 Bada gure artean

 hamaika pailazo

 Euskara jakinarren

 damaionak paso.

 Geuk mintzatzea ez al da

 lehena akaso?

 

 Erdarak du Euskara

 korapilo baten

 korapilo baten,

 jai dugu ez bagara

 borrokatzen hasten.

 Epelkeriak utzi

 ta errukia ken,

 ez da mindu gabe

 sendatzerik hemen,

 Nanahi euskaraz mintza

 molestatuarren.

 

 Euskarak biltzen ditu

 Hego ta Ifarra

 Hego ta Ifarra,

 Nafarroarekin bat

 nazio bakarra.

 Hortik ezagutzen da

 gure herri zaharra,

 bertatik datorkigu

 jarraitzeko indarra.

 Kukurrukuka laister

 da euskal oilarra.

 

 Zenbait eritzimodu

 da gure artean

 da gure artean,

 porru ta metraileta

 guztiak nahastean.

 Ez da-errez juzkatzen

 hain gai tiranteak,

 baina Euskara xede

 dugun bitartean,

 ziur nago ez goazela

 Euskadin kaltean.

 

 Borroka luze baten

 gabiltza tiraka

 gabiltza tiraka,

 Paris, Madri ta Gasteiz

 matrakaz-matraka.

 Herri menperat hau

 nahi badugu aska

 bat egin behar dugu

 etsaiaren aurka,

 hortarako indarrik

 euskarak badauka.

 

 Gaurko martxan Euskara

 galduko da laister

 galduko da laister.

 Derrigortu gaberik

 egin al da ezer?

 Ez al zuen ba Francok

 euskal eskema ler

 eskoletan erdara

 sartzeari esker?

 Euskal hezkuntza Babe

 behar dugu oker.

 

 Euskara hutseko irrati

 eta telebista

 eta telebista,

 herirako iadanik

 behar da konkista.

 Gehiegia da erdal

 telesaio lista

 Euskarak duenean

 ateak itxita,

 Euskal kultura euskaraz

 egin behar baita.

 

 Euskaradunak gara

 miloi eta piko

 miloi eta pika;

 ez dugu zertan bizi

 beti belauniko.

 Erdal zurrunbiloak

 nahibagaitu ito

 jasoko ditu bueltan

 pilo hat ostiko,

 gertatuak gertatu

 euskaraz ta kito!

 

 Euskara da arantzak

 dituen arrosa

 dituen arrosa,

 osotasun betean

 ezin inoiz goza:

 alderdi batetikan

 zeru bete poza,

 praktikari loturik

 bakarrik kaosa.

 Ai, gure ama Euskara

 noizko zure boza!

 


inprimatu