inprimatu
Iparraldetik
Izenburua:
Iparraldetik
Sinadura:
Pinpalagoiti, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pinpalagoiti, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
797.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iparraldetik

 

Pinpalagoiti, Jon

 

 Ile luzeen denboran,

 Zorrien estakurua,

 Abortoaren, garaian,

 Ume eskasaren jokoa.

 Eta gaur atzo bezala,

 Nortasunaren ondotik

 Milaka gabiltza zutik:

 Beti erantzun berdina!

 

 Bizarren beldur gorriaz,

 Egun samurtzen zarete.

 Ta defentsaren eskusaz,

 Bizia gogortzen duzue.

 Ezagutzen dut altaba,

 Zonbeit bizardun txarmanta

 Bilbon partikulazki:

 Zoin gisakoa zen jabi!

 

 Zuetako aski ez da

 Indarra erabiltzea,

 Eta maltzur bilakatzen

 Zarete; zer malezia!

 Burasoen sinets arazten,

 Fantasma baizik ez dela

 Gazteen oihu mintsua;

 Izteri kolektiboa!

 

 Erasiak etxeetan!

 Bainan erantzun diot aitari

 Ez dudala Begietan

 Malefiziorik ageri;

 Zuen zakurren muturrean

 Aurkitu nuela bakarrik

 Alimale errabiarik;

 Heriotza ezpainetan!

 

 Orduan, kasu, markatzarra,

 Zuen ordenarendako

 Milaka biltzen bait gara

 "joanditen" oihukatzeko;

 Lenontzat bizi nahia

 Zuen laguntzarik gabe.

 Umezurtz izanen gira?

 Bistan dena, Hola Hobe!

 

 Joka, gogotik ari zarete

 gibelak, koskoilak, tittiak ere

 Makilaz sendotzen gintuzue

 Abisatzen zaituztet, benetan,

 Zezenaren bizkarrean

 Milaka bilduko direnean

 Uliak nagusituko dira.

 Ez duzue, sekulan abots hura.

 Errotik jalgiko; oihartzuna...

 Gizaldiak aldatzen bait dira!

 


inprimatu