inprimatu
Lagun idazleak zertan gera?
Izenburua:
Lagun idazleak zertan gera?
Sinadura:
Pinotxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pinotxo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
663.zk.
Orrialdea:
4-5

Lagun idazleak zertan gera?

 

Pinotxo

 

 Nere lagun bat etorri zitzaidan

 aurreko egun batian

 esanaz erri ontako berririk

 ez datorrela ARGIA'n;

 aste bat juan da urrenguan berdin

 bestia etorritzean

 erri ontako gora berikan

 ez datorkigu maitian.

 

 Da lagun maitia nere gaiñ

 kulpa botatze aldiazu

 aspaldi ortan egin izan det

 majiñatxo bat erregu

 alaz ere oriek egiten dute

 eskalleratik aldendu

 nunbait ez dute batetxore

 

 Lenago oyek beren buruek

 zituzten aurreratu

 da orain zergatik lan asiari

 ez aurrera jarraitu?

 lenago mingaña leuna zan baña

 orain atzea jiratu

 eskerrikasko orain berriok

 diradelako azaldu.

 

 Mundu onetau badirade bai

 majiñatxo bat komeri

 lenago ala eta orain iñork ez

 lagundu nai ARGIA'ri

 pazientzia eskatzen diot

 gure zerutar Jaunari

 beste iñor agertze ezpada ere

 jarraitukoyot nik oni.

 

 Biotzetikan eskatzei zuet

 azken azkenik danori

 nere lagunak erri ontako

 ARGIA'ren idazleoi

 jarrai deiogun zuzenda bero

 len asitako lanari

 orretarako eska daiogun

 laguntza gure Jaunari.

 


inprimatu