inprimatu
Iparragirrekin koplari
Izenburua:
Iparragirrekin koplari
Sinadura:
Amuriza, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
925.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iparragirrekin koplari

 

Amuriza, X.

 

 Iparragirre hil zela dator lehenengo mendera

 hil zela baina piztu da eta hona hemen bera

 Eta hona hemen bera dator lehenengo mendera

 besteok ere pizteko hiltzekoak omen gera,

 

 Urretxun nire omenez

 Urretxun nire omenez

 festa handiak zirenez

 etortzea pentsatu dut

 Jaungoikoaren baimenez

 festa handiak zirenez

 Urretxun nire omenez.

 

 Ehun urte igoten eta urrun dago mendi gaina

 zorionez piztu zara ez zenun hil behar baina

 Ez zenun hil behar baina urrun dago mendi gaina

 ez dakit baden haizerik berriz ez hiltzeko aina.

 

 Nik uste nuen arnasa

 nik uste nuen arnasa

 hartuko nuela lasa

 zertan arraio duzue

 mende luze hori pasa

 hartuko nuela lasa

 nik uste nuen arnasa.

 

 Mende hori pasa zaigu argi gehiegirik gabe

 zure amets handietan oraindik lehenean gaude

 Oraindik lehenean gaude argi gehiegirik gabe

 laster esnatuko zara baldin bazatoz logale.

 

 Istilu txarren bat jasan

 istilu txarren bat jasan

 behar al dut neure plazan.

 hortako aukera opa

 ifernuan ere bazan

 Behar al dut neure plazan

 istilu txarren bat jasan.

 

 Ifernutikan al zatoz arima galduen gisan

 ez al zinen, ba, zeruko oilar nonbratua izan.

 Arima galduen gisan oilar nonbratua izan

 euskaldun batentzat hori nonbait gradu gehiegi zan

 

 Aingeruak biltzen ziran

 Aingeruak biltzen

 nire kantuen desiran

 baina San Pedrok etorri

 ta kitarra kendu zidan

 Aingeruak biltzen ziran

 ta kitarra kendu zidan

 

 Kitarrarik gabe ere etor zintezke lasai zu

 berria emango dizut jotzen ahaztu ez bazaizu

 Jotzen ahaztu ez bazaizu etor zintezke lasai zu

 kitarrarik gabe ere berdin zara gure maisu.

 

 Kitarra zen nire dama

 kitarra zen nire dama

 Euskara zen nire ama

 bat galdu arren besteak

 nire arima darama.

 Euskara zen nire ama,

 nire arima darama.

 

 Euskara diozu baina gauzak daude nahiko estu

 zu hil zinenetik hona itxura hoberik eztu.

 Itxura hoberik eztu, gauzak daude nahiko estu

 kitarra hori jotzeko behar dira zazpi esku.

 

 Ehun urte direla bete

 ehun urte direla bete

 oraindik hor al zaudete

 euskara gabe piztuta

 berriz hilko nintzateke

 Oraindik hor al zaudete

 berriz hilko nintzateke.

 

 Hiletak utzita goazen dantzan mutil eta neska

 zu behintzat bizirik zaude eta hori gutxi ezta

 Eta hori gutxi ezta dantzan mutil eta neska

 zuretzat egina da ta pasa zazu ongi festa.

 

 Hila nintzela diote

 hila nintzela diote

 festa hauek piztu naute

 ez noa beste mundura

 hanka biak galdu arte

 Hila nintzela diote

 festa hauek piztu paute.

 


inprimatu