inprimatu
Gaztetasunaren aisia eta loria
Izenburua:
Gaztetasunaren aisia eta loria
Sinadura:
Pie, Hippolite
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pie, Hippolite

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
393.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaztetasunaren aisia eta loria.

 

Hippolyte Pie.

 

 Oi gaztetasunaren atsegin garbia,

 Huni dut konparatzen arrosa lore churia;

 Gorphutza sendo eta arin koloria,

 Chede onak bihotzian mireski mihia.

 

 Hemezortzi ehun eta hirur hogoi-ta hiruan,

 Jainkoak kreatu nau uroski munduan;

 Bertutian altchatua nere aurthasunean,

 Bai eta argitua ahalaren neurrian.

 

 Hiru-garren hilabethe martchoaren zortzitik,

 Mundurat ethorria naiz argiaren hastetik,

 Millaka choriak etche ingurutik,

 Bihirik etzen ichiltzen ene ohoratzetik.

 

 Asteko sei egunak nere ofizioan,

 Osoki tut okupatzen ahalaren izarian;

 Gero zazpigarrena Jaunaren zerbitzuan,

 Gaztetik gostu hori daukat bihotzian.

 

 Huna nola deramatan nere gazte denbora,

 Guziekin adichkide eta alegera;

 Igandetan onheski memento bat musera,

 Gure zortziko pena guzien ahanztera.

 

 Naizelakotz sorthua mendiaren hegian,

 Zonbeit aldiz egon naiz kabalen guardian,

 Fruitu onthuak bil eta bertzeak hori artian,

 Kantuz josia zen nintzan liburu musikatian.

 

 Huna gure herriko zaharren urguiluia,

 Eskhutik khendu nahi daukute kopia;

 Leitzen ez jakinik ere badakite airia,

 Horra zertarik duten beren bitoria.

 

 Gaztek errespetua bethi zaharreri,

 Erran gabe doha dugula eman nahi;

 Zuzen da izaitea sumizione hori,

 Nola nesesario baita airea kantuari.

 

 Kantuak ditut ikhusten juanden aspaldian,

 Ezarriak Dibarrart jauna, zure izenian;

 Hetarik kantatzen da Laphurdi barnean,

 Bainan notarik gabe ez naite har lanean.

 

 Dibarrart Baigorriara dautazuia barkhatzen,

 Ez duzu libururik itsura kantatzen;

 Markha khambio batzu dituzu segitzen,

 Gure herrian segurik hola gira usatzen.

 

 Lehen bertsuan denean airearen gida,

 Orduan gira oro gure lanari fida;

 Hutsik gabe zaharrekin akort nahi gira,

 Zeren Laphurdin hola jostatzen baigira.

 

 Hogoi eta hameka eskua enekin,

 Eta ene fortuna dago airearekin;

 Galtzeko beldurrik ez dut nehorekin,

 Nahiz hamabitarazten naizen primaderarekin.

 

 Primadera dut deitzen sasoin ederrena,

 Orduan da loriatzen laborari ona;

 Gauzen ekhar arazten gostua duena,

 Hortako paregabea daukat Eskualduna.

 

 Eskualdunak bi aldetarik aurthen gira jostatzen,

 Urosak ez bagine aste gabe zahartzen;

 Oneski libertitzean nik dut gostu hartzen.

 Eskualdunekin ez nahiz nihoiz enoatzen.

 

 Probentziak ditugu zazpi elgarrekin,

 Aspaldi du dugula eskuaraz bat egin;

 Bethi azkar bertutian fede berarekin.

 Izana gatik artian zedarriarekin.

 

 


inprimatu