inprimatu
Koplak
Izenburua:
Koplak
Sinadura:
Piarres (Dibarrart, Pierre ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarres

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1819.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Koplak.

 

Piarres.

 

 Eskual-Herriari dio

 Apez gazteak: adio.

 Ezen untzia baitu hartuko

 Itsasoaren iragaiteko.

 Eskual-Herriari dio

 Apez gazteak: adio. (berrrtiz)

 

 Maite zaitut, sort-tokia,

 Sinhesiearen alkia!

 Jesus onaren irakaspenak

 Zuk begiratzen ditutzu denak!

 Maite zaitut, sort-tokia,

 Sinhesiearen alkia. (berrtiz)

 

 Leku frango arrotzetan

 Hotza dago bihotzean;

 Eztute izan krichtoren berri

 Hortako dire urrikalgarri!

 Leku frango arrotzetan

 Hotza dago bihotzetan. (ber.)

 

 Bihotz eskualdunen suak

 Dagitza gizon kartsuak.

 Aiphatu dut zure izena,

 Bai eta zure handitasuna!

 Bihotz eskualdunen suak

 Dagitza gizon kartsuak. (ber.)

 

 Bakotchak, gazte. zaharra,

 Badu ontzeho beharra,

 Bainan debrua hantchet nagusi...

 Gachtakeria denek ikasi!

 Bakotchak, gazte, zaharra,

 Badu ontzeko beharra. (ber.)

 

 Abere batzu bezela

 Orhoit zaitezi direla:

 Doi -doia bezti, arras zoroak.

 Ez hitz erraiten bainan orroak!

 Abete batzu bezala

 Orhoit zaitezi direla, (berritz)

 

 Gizon tzarrak itchuratik;

 Hobeak dire barnetik!

 Hits izan gatik heien zokoa.

 Heientzat ere hil zen Jainkoa!

 Gizon tzarrak itchuratik

 Hobeak dire barnetik. (ber.)

 

 Badukate arima bat

 Eder gurea bezenbat.

 Bainan nehor ez arta hartzeko

 Nehor ez eta heien biltzeko!

 Badukate arima bat

 Eder gurea bezembat. (ber.)

 

 Horra zertako nahutan

 Bizi-ta hil esku hetan,

 Idekiko dut heien begia

 lkus dezaten gero egia.

 Horra zertako nahutan

 Bizi ta hil leku hetan. (ber.)

 

 Agur beraz, ahideak,

 Adios, adichkideak;

 Egonen naiz zuen herritarra:

 Gogoan zuen mintzai ederra.

 agur beraz, ahideak,

 Adios, adichkideak. (berrtiz.)

 

 


inprimatu