inprimatu
Abenduan orzantzak
Izenburua:
Abenduan orzantzak
Sinadura:
Piarres (Dibarrart, Pierre ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarres

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1901
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
758.zk.
Orrialdea:
4

Abenduan orzantzak

 

Piarres

 

 1

 

 Abenduko goizņo hatez, Maouleko bidean,

 Erbi hat ikusi nahiz, Pochin borda aldean,

 Sudurra gorririk eta hotza larru barnean,

 Beha nintzen ene chispa besoaren gainean.

 

 2

 

 Pottengoak, marrumaka, landetarik ageri;

 Ziotela: Erbi yauna hemen da izan berri;

 Lasterka partidaņo bat hasiren dugu sarri;

 Ihistariak daudela oro begi beharri.

 

 3

 

 Ber demboran, kurrunka bat hurbildik dut entzuten;

 Hesiaren gainetik nik, buruya aitzinatzen;

 Iratzezko ohantze bat, hertzaldian ikusten;

 Bi guarda, lo gozoki, nausiz ziren burlatzen.

 

 4

 

 Chakhurrek champa, kainska; guardek aldiz: Ku! ru! ru!

 Hauk ez dira ichilduko, karatcho! mila debru!

 Batek hati, hain sarri du, erraiten: Landaburu.

 Atzar adi; kapitaina, hortchetan duk haiduru.

 

 5

 

 Lagun horrek egiten tu bost-pa-sei aharrausi,

 Sudur huste, urzintz, eztul, hasi bazen zen hasi;

 Errayetaraino zuen gorputza inharrausi;

 Holako tarrapatekin nork erbia ikusi?

 

 6

 

 Azantz hok badire zerbeit, bainan aski ez ditzu;

 Ondar kolpe handiena oraino falta duzu.

 Adiskidea, zuk ere, hauchet adi ezazu:

 Terrr! Terrr! Pan! Poum! Pan! Pan!... Orai satisfos gitzu.

 

 7

 

 Orzantz horik entzun eta, erbiak gibelerat,

 Iziturik, eman zian Maouleko alderat;

 Larrondo erre beitzagon, soz ithurri biderat,

 Boum! erbia hark ezari hatzez gora lurrerat.

 


inprimatu