inprimatu
Koplak. Ezteiak Itsasun
Izenburua:
Koplak. Ezteiak Itsasun
Sinadura:
Piarreno
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarreno

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
38
Alea:
1307.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ezteiak Itsasun.koplak

 

Piarreno

 

 1

 

 Eztei ederrak gure herrian

 Baginituen ihauterian

 Bozkariorik handienean;

 Ahidegoa gutaratzean

 Adiskidekln bat egitean

 Zoriona zen gure artean.

 

 2

 

 Nahiz ez ginen handietarik

 Espos haukien bi aldetarik,

 Ginen Eskualdun garbietarik.

 ChaIpeldun handi jaun hiritarrik

 Zauku ethorri batto bakharrik,

 Itzultzegoa gu choraturik.

 

 3

 

 Chapeldun horren jakitatea

 Da khoro dunen laidostatzea,

 Jainkoa baithantez sinhestea.

 Mundua eta gu egitea

 Ezdeusetarik; gauzen hastea,

 Horren ustean, da suertea.

 

 4

 

 Uda erdiko bero garbian

 Nola erlea loretegian,

 Zagon jaun hura gure artean;

 Gu oro ichil mintzo zenian

 Saindu iduri hastapenean

 Satan ttipi bat zen azkenian.

 

 5

 

 Zion ez dela botheretsurik

 Gizona baino gorago denik,

 Guni gaztigu eman lironik;

 Ez zorigaitzik, ez zorionik,

 Ez arimarik berechten denik;

 Akhabo dela hilez geroztik.

 

 6

 

 Elhe ederrez mintzatzen baitzen ,

 Gazte zoroek sinhesten zuten,

 Ustez osoki argitua zen.

 Etzen ez guti irriz asetzen,

 Haren gezurra etzela galtzen,

 Leku onean zuela saltzen.

 

 7

 

 Etchechuriko Piarres tipi

 Lotsarik gabe zitzaion Jeiki;

 Ichil zaite hor, ez mintza gaizki.

 Arran zorotzak gauzkatzu noski.

 jakintsun zare, bainan ez aski,

 Tontoak ere zerbeit badaki.

 

 8

 

 Huna oilo bat mahain gainean

 Arroltze bat zen hastapenean,

 Gero, chitoa jalgi zenean.

 Arroltzerik ez Iur hau hastean,

 Oilo lehenak errun artean;

 Nork du lehena eman munduan?

 

 9

 

 Begira zavu iguzki horri,

 Arratsetako ilhargiari,

 Gau izarretan garbienari

 Nork ditu bada hola ezarri,

 .Jarraikarazten tenoreari?

 Errazu, bada, nor den gidari.

 

 10

 

 Zein da gizon dautan errane:

 Geirik gabe dut lana eginen,

 Deus erain  gabe sorraraziren?

 Hastapenean hazirik etzen,

 Errazu nork zer nun erain,zun,

 Erradazu, hola!' Jainhurik baden.

 

 11

 

 Jaun chapelduna hasten da kantuz

 Bizarra eskuz bihurdikatuz,

 Gehiago deus ezin asmatuz,

 Behin errana berriz ukhatuz

 Bere burua ezin garbituz.

 Hura da hura tonto Pilatus.

 12

 

 Pilatus horrek badu ba lagun

 Mila batean sei zazpi ehun.. .

 Horiek atchik ahalaz urrun.

 Eskualdun gare, gauden fededun

 Jainkoa othoitz gau eta  egun,

 Gero zerua goza dezagun.

 PIARRENO.

 

 


inprimatu