inprimatu
Donibaneko pase gabea
Izenburua:
Donibaneko pase gabea
Sinadura:
Piarregno
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Piarregno

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1700.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donibaneko pase gabea.

 

Piarregno.

 

 Donibane Garazin egin da guziz "Pare Gabea"

 Haur gaztekin egin dute oste bat choragarria

 Guziek betan kantatzen dute Eskualdunen airea

 Soinu ta yantza arinez dute choratzen yende guzia.

 

 *****

 

 Haur gazteak izan zaitezte osoki maitagarriak

 Fama hun bat atchiki dezan bethi Eskual herriak

 Soinu ta yantza kantu zaharrak maithazkizie guziak

 Yosteta eder horiek baitira gure zaharrek utziak.

 

 *****

 Oraino bada bertze yoko bat oroz gainetik pollita

 Chizterakin bai eta palaz ardurago esku huska

 Eskual herrian harritzen dute airoskan pilota

 Igandetan mezatik landa hori da gazten yozteta.

 

 *****

 

 Haur gazteak maita zazue oroz gainetik pilota

 Yoko horrek ezartzen baitu entregu zuen gorphutza

 Arno choria bat edan arthetan alcha dezan bihotza

 Maithatuz lana, honeski yosta, cherkatuz bakea.

 

 


inprimatu