inprimatu
Historiaren haritz zar horri
Izenburua:
Historiaren haritz zar horri
Sinadura:
Amuriza, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Amuriza, Xabier

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
18

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Historiaren hairtz zar horri

 

Amuriza, X.

 

 Historiaren haritz zar horri

 behar diot orain tira

 aurrerapenei begira

 askori horrek begietara

 ekartzen dio dirdira (bis)

 pentsatzen nago lengo ibaiak

 len bezain garbi balira

 zer ur freskoen segida

 len bezalaxe gaur ere, jaunak,

 len bezala hiltzen dira

 eta tankera berdin-berdina

 daramate hilobira (bis)

 

 Lengo mendetan piztutzen zuten

 mendi goietan zuzia

 tximista ere jausia

 igual morroia biltzen zen bertan

 eta berdin nagusia (bis)

 aurrerapenik ez dut ukatzen

 baina gauza itsusia

 sortzen bait dago hasia

 zoriona ere non ote dagon

 hori da gaurko auzia

 zorion hori galdu ezkero

 galduta dago guzia (bis)

 


inprimatu