inprimatu
Kantika Jon Doni Joani Batichtaren ohoretan
Izenburua:
Kantika Jon Doni Joani Batichtaren ohoretan
Sinadura:
Pheza, A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Pheza, A

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1897
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
531.zk.[1897-IX-10]
Orrialdea:
4

Kantika Jon Doni Joani Batichtaren ohoretan

 

Pheza, A.

 

 ERREPIKA

 

 Menderen mendetan amodio,

 Menderen mendetan laudorio,

 Jesusen lekuko leialari

 Jon Doni Joani Batichtari

 Jon Doni Joani Batichtari

 

 KOPLAK

 

 1

 

 Jainkoak betitik hautatua,

 Profetek aspaldi aiphatua,

 Gazte gazte danik oihanperat

 Badoa, bakharrik bizitzerat.

 

 2

 

 Eztia, chirlichkak janaritzat,

 Harrokako ura edaritzat,

 Bestia larruak soinekotzat,

 Oi zer etsemplua ororentzat.

 

 3

 

 Jainkoak zerutik argiturik,

 Jesus jina dela jakindurik,

 Jaunaren Bildotcha ikusirik,

 Horra, horra non den, dio bozik.

 

 4

 

 Penitentzia du predikatzen,

 Zeruan ez dela nihor sartzen,

 Bere jite tzarrak zapaturik

 Guduan, nekhean, biziz baizik.

 

 5

 

 Eta gu, urguiluz hampatuak,

 Bizitze arruntak lotsatuak,

 Jainkozko bidetan lazatuak,

 Atseginez gare gosetuak!

 

 6

 

 Nor da jarraikitzen zuzenari?

 Guziz nor jazartzen makhurrari?

 Nork, nola Joanik Herodesi,

 Oihu egiten du: Hori gaizki!

 

 7

 

 Herodesek preso du altchatzen;

 Saindua halere ez ichiltzen,

 Burua diote ebakitzen,

 Odolaz du hitza zigilatzen.

 

 8

 

 Ochala Joanik lagundurik,

 Haren urhatseri jarraikirik,

 Gu ere, non nahi eta bethi.

 Leial baginaude Egiari!

 


inprimatu